erronka: inaziotar bidea, 3. etapa.

Arantzazutik abiatu eta Araiaraino heldu, hori da gure gaurko erronka; Loiolako Inaziok 1522an egindako bidearen hirugarren etapa, hain zuzen.

Guztiontzat ezaguna den Urbiako bidea, sekula baino motzagoa egin zaigu; lagun arte atsegina, inguruak eskaintzen diguna miatzen, perretxikoak ikusi eta aztertzen, marrubi ttikiak jaten, paisaiaz gozatzen… Urbiako ermitaraino heldu, eta han, aurreko mendean gertatu anekdota gogoratu dugu. Ermita horretan Frai Jose Ignazio Lasa, Gipuzkoako Historiari egindako ekarpenengatik ere ezaguna, meza ospatu izan zuen igandero, udan zein neguan. Eliztarrak Urbiako artzainak eta Aitzgorri mendilerroan ibiltzen diren mendizale ugariak ziren. (zaharberri.gipuzkoakultura.net). Badirudi egun batean, Fraga Iribarne Turismoko ministroa zena, Urbiako ermitara etortzekoa zela; protokoloa dela eta trataera berezia eskatzen omen zuen egoerak. Baina, gure aita Lasak ez zuen bereizketarik egin nahi bere eliztarren artean, eta horrela mintzatu omen zen: excelentísimo señor ministro, excelentísimos señores pastores.

Gure lagunak mina hartuta, guztion babesa jaso eta ongi zaindua ospitalera abiatu denean, hunkituta taldea.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://caminoignaciano.org/eu/3-4/

https://caminoignaciano.org/eu/aholkuak-erromesentzat/

http://zaharberri.gipuzkoakultura.net/datos.php?id=562

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *