irteera berezia, arratsalde berezian

Izan ere, gaur sasoibideko partaideentzat egun berezia da. AKS sarietan Udalaren aitortza jasoko dugulako. Beraz, paseo berezia egingo dugu: Oñatitik Arrasatera, Usako ingurutik datorren bidea hartuta. Aurretik, Oñatiko txokoetan lagunarteko polita izan dugu.

Denak prest Arrasaterantz abiatzeko. Giroa iluna dago, beraz pausu bizi-biziaz abiatu gara, sasoian gaudelaren seinale! Oinak bizkor eta begiak adi-adi, ingurukoaz ere gozatzeko. Sasoibideko leloak dionarekin gogoratuz: bidea eginez gozatu.

Arrasateko Kirol Sariak ekitaldia Kulturolako sarrera espazioan gauzatu da. Saria eta aitortzak, kantu eta doinu ederrez girotuta, oholtzara igotzean urduritasuna eta emozioa nagusi. Saioa Karate Klubekoak, Pirolitikak Rugby taldea, Karmelo Bergaretxe eta sasoibidekoak, guztiak ere, lagun eta familikoen babesean, gustura eta eskertuta. Bejondeizuela!

AKS sari eta aitortzak (tokikom)
goiena, 2023-06-23

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Lazarraga_dorrea_eta_jauregia_(O%C3%B1ati)

https://turismoa.euskadi.eus/eu/kultur-ondarea/garibai-dorretxea/aa30-12375/eu/https://donosticity.org/onati-un-paseo-por-su-casco-historico/

https://goiena.eus/arrasate/1687342189966-saioa-karate-klubarendako-aksko-kirolari-onenari-saria

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *