Arantzazutik abiatu eta Araiaraino heldu, hori da gure gaurko erronka; Loiolako Inaziok 1522an egindako bidearen hirugarren etapa, hain zuzen.
Guztiontzat ezaguna den Urbiako bidea sekula baino motzagoa egin zaigu; lagunarte atsegina, inguruak eskaintzen diguna miatzen, perretxikoak ikusi eta aztertzen, marrubi ttikiak jaten, paisaiaz gozatzen… Urbiako ermitaraino heldu, eta han, aurreko mendean gertatutako anekdota gogoratu dugu. Ermita horretan Frai Jose Inazio Lasak, Gipuzkoako Historiari egindako ekarpenengatik ere ezaguna, meza ospatzen zuen igandero, udan zein neguan. Eliztarrak Urbiako artzainak eta Aitzgorri mendilerroan ibiltzen diren mendizale ugariak ziren. (zaharberri.gipuzkoakultura.net). Badirudi egun batean, Fraga Iribarne Turismoko ministroa zena, Urbiako ermitara etortzekoa zela; protokoloa dela eta, trataera berezia eskatzen omen zuen egoerak. Baina, gure aita Lasak ez zuen bereizketarik egin nahi bere eliztarren artean, eta horrela mintzatu omen zen: excelentísimo señor ministro, excelentísimos señores pastores.
Gure laguna mina hartuta, guztion babesa jaso eta ongi zaindua, ospitalera abiatu denean, hunkituta taldea.
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://caminoignaciano.org/eu/3-4/