Sasoibideko lagunak, Donostian egin den 9. martxan, ipar martxa modalitatean, parte hartu dute. Beste parte-hartzaileekin batera, garrantzitsuak diren beroketa ariketak ere egin zituzten.
Nordic Walking-ak (NW) Finlandiako eskiatzaile fondistetan du jatorria. Ibiltzeko bereziki diseinatutako makila pare baten erabilera aktiboa gehitzean datza. Horrela, gorputzaren goiko aldearen aktibazioa integratzen da, makilak erabiliz aurrerantz bultzatuz. (https://www.fmm.)
Ibilera nordikoa interes handia sortzen ari den ariketa da, minbizia eta beste patologia akutu eta kroniko batzuk dituzten pertsonen organismoan dituen ondorioengatik. (https://www.quironsalud.es)
Giro aparta Alderdi Ederren, makina bat partaide hiru modalitateetan: lasterkan, ipar martxan zein martxa arruntan. Eta hor murgilduta, gure lagunak. Bejondeizuela!
INFORMAZIO OSAGARRIA
- Martxa nordikoa, bularreko minbizia duten pazienteen aliatu perfektua https://www.fmm.es/noticias/marcha-nordica/la-marcha-nordica-el-aliado-perfecto-de-las-pacientes-con-cancer-de-mama.html
- Ariketa fisikoak eta ibilera nordikoak onurak ekartzen dizkiete gaixo onkologikoei https://www.quironsalud.es/es/comunicacion/notas-prensa/ejercicio-fisico-marcha-nordica-aportan-beneficios-enfermos