Gaurko bixi-bizi tailerrean, zoru pelbikoa indartzearen garrantzia eta onurak aipatu ostean, horretarako egokiak diren ariketak erakutsi dizkigute gaurko irakasle Izadi Urkiola, Itsasne Goienetxe, Uxue Zubizarreta eta Txomin Frutosek.
Mugimenduak arnasarekin lotuak; arnasa botatzean, sabel ingurua gogortu, oreka zaindu… gaurkoa egiteko arreta erne eduki behar izan dugu. Interesgarria!
Nahi baino lehenago bukatu dugu saioa, goazen ba paseoan, pausu biziaz, hotza egiten baitu!
Eta goizeko ekinaldiari bukaera goxoa emateko, Arizmendiko sukaldaritza ikasleek prestatutako salda eta kroketa ederrak izan ditugu. Ikastolako ikasle eta irakasleei gure esker ona!