Portaloian pertsonai berria bankuan… eta gu paseatzera, Garagartzarantz!
Eguraldiaren aldarte ilunari iskin egin, eta bidean aurrera, bizi-bizi. Eliz atarian aterpe hartu eta ornamentazioari erreparatu diogu, erdi ezkutuan dagoen habi txikiari ere bai.
MB.A. MB.A.
Zaparradak etenik ez, euri zein elur bustia… malutak handitzen eta ugaritzen. Errekatxoa hazita, haren zarata zein mugimenduak, erakargarriak. Negu giroa bete betean!
MB.A MB.A MB.A MB.A
Bueltako bidean, gure zain dagoen txokolate beroa eta txurro egin berrien aipatze hutsak, indar berezia ezarri diote gure zapatilei. Nekerik ez!