mutriku

Debatik Mutrikura oinez, itsas ertzetik. Atsegina!

Gure lagun Jose Antoniori esker, Jasokundeko Andre Mariaren eliza ikusteko aukera izan dugu, neoklasikoa da eraikina. Harrituta haren tamainaz eta aldareen estiloagatik (1968an berriztua). Oso preziatua den Zurbaranen irudia ere ikusteko aukera izan dugu.

Mutrikun altxorraren bila, taldeka. Galdetegia erantzun behar da. Zertarako? Jolasaren bidez, herria ezagutzeko! Baita lortu ere! Ezta?

Erantzuna aurkitu, eta bertan selfie bat egitean barre batzuk botatzeko aukera; herritarrek ere, gustura lagundu digute galdera batzuk erantzuten. Jende jatorra!

Arretaz ibilita, edozein txokotan aurkitzen dira bitxikeriak. Hor batzuk!

Asanblada egiteko unea heldu da, eta 2021-2022 ikasturtearen datuak aurkeztu dira, jarraian daudenak.

2021-2022 Irteerak Partaideak
Sasoibide + 27 324
Sasoibide 32 592
Guztira 59 916

Saio bereziak: arlo fisikoa (GIKAI ikasleekin); Lehen Laguntzak (erizaintza ikasleen eskutik); Erizaina (Osakidetzako J.R. Bardeci)

Irteera bereziak: Arantzazu, Atxondo, Aramaio, Durango, Bergara, Oñati, Izurieta, Elgeta, Mutriku

Erronka: Aitzorrotz; Inaziotar Bidea (ekainak 30)

Ekintza bereziak: Nagusien Astea, Emakumea Zientzian, Lilaton, Emakumeak Mugimenduan, Walking Football

Bloga. Egindako hori guztiaren isla

Onurak: giza arloa zabaldu, lagun taldea handitu eta harremanak estutu, arlo fisikoa indartu, inguruaren ezagutza sakondu

Partaidetza areagotu, irteerak prestatzen: Marije, Loli, Edurne eta Angelines, Mila eta Idoia, Marimar

Eskertzak: J.R. Bardeci, Itziar Azkarate (jaiotza), Zubiatarrak (S. Prudentzio), Milagros eta Marcelino (Izurieta), Josu Letona (BAZ), Arizmendiko ikasle eta irakasleak (Gikai, Erizaintza, Sukaldaritza); Adinekoa eta guretzat eredugarria bere animo, umore eta partaidetza indartsuagatik (irteeretan, lilaton…): Feli Etxebarria, gure laguna

2022-2023rako egitasmoa:

ERRONKAK: EUSKARALDIA; Ekimen berrietan parte-hartzea areagotu; esparruak eta espazioak zabaltzea …

– Ideia berrien bilketa, zehaztasun apur bat eskertzekoa izango da (talde txikitan hausnartu, aipatu eta whatsappez bidali).

BUKATZEKO

– Udalaren laguntza eskertu

– Argazki lehiaketa, sari banaketa. Epailea: Jose Antonio Villar

– ESKERTZA antolatzaile berriei: Marije, Loli, Edurne eta Angelines, Mila eta Idoia, Marimar

Agur Mutriku, laster arte!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Mutriku

https://www.museothyssen.org/coleccion/artistas/zurbaran/cristo-cruz https://geoparkea.eus/eu/bisita-gidatuak/mutrikuko-olatu-planta https://zientzia.eus/artikuluak/olatu-energia-mutrikun/

https://eu1.warbletoncouncil.org/energia-undimotriz-3274

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *