Goiz argitsua bezain freskua gaurkoa, antzigarra bazterretan, zenbait txokotan errepidea labainkor… horri guztiari aurre egiteko, guztiok pausu bizi-bizian heldu gara Aretxabaletara.
M.C.
Arrasaterantz bueltan, itzalean dauden bazterrak zuriak oraindik. Ibaialde parean, lur-jausiari begira. Debak baratzeko lurrak irentsi ditu; galera galanta bertako familientzat, tristura, hasarrea… Jaso ezazue gure elkartasuna.
Gure lagun Kontxik bere herriko errezetaz eginiko sapos deritzotenak, goxo-goxuak, ekarri dizkigu. Bere urtebetetzea dela eta, ez du lan makala hartu! Eskerrik asko, Kontxi!!
INFORMAZIO OSAGARRIA
SAPOS/PESTIÑOS Osagaiak: 1,5kg irina, 2 arrautza, olio basokada 1, ardo zuri basokada 1, anis basokada 1 eskas, iltze koilarakadatxo bat, anis alea koilarakadatxo bat, kanela koilaratxoa, royal sobre bat. Prozedura: arrautzak irabiatu ondoren, banan-banan gehitu osagaiak, azkenak irina eta royal. Orea ondo landu ondoren, ordu erdian egonean utzi. Arrabolarekin orea luzatu, findu; frijitu eta amaitzeko, azukrea gainetik. On egin! (Eskerrik asko, Kontxi)