Azken egunotako euriteek lurra ase ote duten ikusteko, Urzuloko iturburura hurbildu gara.
Ura baztarretan, ugari, indarrez, abiaduraz… kantari!
kuia
Eta paseoaren amaieran, sorpresa. Zer eta, gure lagun Ixiarrek, etxean prestatu duen jaiotza ikusteko aukera izango dugu.
eskribau okindegia baratza
Jaiotzaren oinarrizko pasarteaz gain, Ixiarrek bere arbasoei eginiko omenaldia aurkitu dugu: aitaren inprenta/eskribau lanbidea ikusgai, amaren garbitzeko zaletasuna zaletasuna, osaba errementaria, familiako okindegia, baratzea, jaiotetxeko maketa (Marco Echeverri 1922), eta azkenik, basamortu aretsua. Esku trebeak, lana, bikaina; zenbat eta gehiago behatu, detaile esanguratsu gehiago aurkitzeko aukera. Bejondeizula Ixiar, eta mila esker zure txoko horretan sartzeko aukera eskaintzeagatik!