Bus geltokian, aurpegi alaiak, motxilak, makilak… abiatzeko prest.
Gipuzkoako altxorra da Antioko ermita, «baselizen katedrala» deritzona. 1366ko dokumentu batetan haren lehen aipamena, Gaztelako Enrique II.ak Lazkaoko jauntxoari eliza horren agintaritza ematen ziola adieraziz.
Antioko ermitan, Fermin Lopetegi gure zain. Gustura hark kontatutakoa entzuten; eraikin ikusgarrian gure begiradak irudi bereziak aurkitzen ditu (artzain neska eta kaikuak, gazte seikotea, otsoa…) eta Ferminen azalpenei esker legendak, pasadizoak eta histori bitxiak ezagutu ditugu.



sta isabel bezperan 

hiru neska gazte 
artzaina eta kaikuak 
Pietá eta Sta Maria Zubiaurrekoa
Loiolarako bideari ekiteko garaia heldu zaigu eta mendiko bidetik abiatu gara, baserri eder artean, ederrak eta apainduak.


belar-meta 
Aizpurutxon hamaiketakoa egiteko txoko erosoa, San Agustin jatetxea, eta bide batez egiaztagirirako bigarren zigilua eskeini digute. Atsedena hartu eta gero, bidean aurrera.

Aizpurutxo 

topa egin dezagun! 
topa egin dezagun! 
kredentziala

tunel zerrenda osatzen 

tunel zerrenda osatzen 
Urolako trenbidean, makina bat tunel pasa ditugu. Zenbatzen hasi eta izenak jaso, 20 tunel guztira! Batzuk luzeak, besteak motzak; argiztatuak edo zeharo ilunak, horien artean, batzuetan irrintzia bota… eta argiak piztu. Hortik aurrera, hango irrintzi festa!



M.C. 
M.C. 
.
M.C.
M.C. 
tunelean, Azpeitiko estazioaren irudia ote? 
MA.A.
Tunelak izendatuak guztiak, horra hor guk osatutako zerrenda: Aizkibel, Izuzkitza, Aietsubaso, Larregi, Mugarrieta, Mandabieta, Arkidi, Artetxeberri, Ubola, Aizpurutxo, Ibetete, Azketa, Aitubeondo, Etxabeltz, Igaranzubi, Igaranerreka, Ezkidi, Androndegi, Azpiazu eta Zubiaurre.



Idiakez Dorrea
Azkoitira heldu eta eraikin esanguratsuek gure arreta erakartzen dute: Udala, Idiakez dorrea, azoka, liburutegia…

azoka 
liburutegia 
Begi aurrean Loiolako santutegia, heldu gara! Bide haserako harria zapaldu eta lortutzat eman dugu erronka. Bejondeigula, lagunok!!



lortu dugu!!
Uranganean txokolate txurruekin, goxo goxo hartu eta egun polit horri amaiera dotorea emanez, etxerantz!

INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.zumarraga.eus/eu/turismoa-eta-kultura/antioko-ermita https://caminoignaciano.org/eu/inaziotar-bidea/
https://ferminlopetegui.blogspot.com/


ezpatadantza 





