sasoibide+: Bedoñara

Biteritik abiatu, ospitalean Asuelako bidea hartu dugu. Zenbat norabide bertan… Ziorlako balkoirantz, Bakue, Andramarizuri, Kurtzetxiki… Guk Bedoñakoari ekin diogu.

Ikuspegi ederrak, mendiak identifikatzea ariketa gustagarria (Aloña, Aitzgorri, Kurtzebarri…)

Magalbe baserriaren hondarren parean pasa garenean, Malberen historia komentatu dugu («urak eta larreak libre» aldarrikatzen zuen). Taldean bateren batzuk ezagutu zuten eta ongi gogoratu Alejandro Iturbe Arana. J. Garitaonandia eta M. Iparragirrek bere pasadizoak jaso dituzte liburu batean, Malbe, (udal liburutegian eskuragai). Interesgarria pertsonaia.

Ezaguna izan arren, zelako ikuspegi ederra!!

Mendiko bidetik beherantz, pinu artean, lore bitxiak… Iramendi eta Etxaburu baserrietara heldu eta Solozarrera. Handik harrobira eta San Josepera. Giro ederrean, 7,5 kilometroko paseo polita gaurkoa ere.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.baserrisarea.com/es/ondare-historikoa/7022/1284-magalbe-baserria

https://ahotsak.eus/arrasate/pasarteak/arr-066-019/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *