Arrasaten pasiuen II

Altamira auzoan gora, izen bereko baserri ingururaino. Ikusmira ederra aprobetxatuz, mendian aurkitzen diren marken esanahiari buruzko azalpena eman digu Elik. Asteazkenetako irteeretan, sarri topatzen ditugunak, kolore eta forma ezberdinetakoak, sorrera eta erabilera ezagutzeko informazio interesgarria. Esandakoa paperean idatzia ere ekarri digu, eta gu gustura. Txalogarria zure ekarpena, Eli. Eskerrik asko!

Jarraian, Obenerrekako frontoira hurbildu gara. Ha n bertan egingo den parkour parkeari buruzkoak aipatu dira. Haurren Kontseiluak 2019an proposatutako ekimenetako bati erantzunez, Arrasateko Udalak parkourra eraikiko du pilotalekuaren inguruan. Proiektua arrasatearrekin elkarlanean landu gura izan du. Horrela, udalak 3 diseinu prestatu ditu, eta guztietan bilatu du parkea edonork erabiltzeko modukoa izatea.

Santa Teresako Erretiratuen Egoitza pareko horman egin berri duten murala ikustera joan gara. Kolore biziak, ingurua argi, txoko atsegina. Arrasateko Udalak partaidetzako prozesu bat jarri du abian eta auzotarrek gustukoena aukeratu. Pook taldeko Joana Manzisidor eta Lexuri Doyague artistek diseinatu eta margotu dute.

Apirilak 14a balkoietan isla

Atsegina izan da gaur auzoetan pasiuen ibiltzea, bertako dinamikaz zerbait gehiago jakitea, proiektuak… Berriz ere errepikatzeko modukoa!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://goiena.eus/arrasate/1618494405065-Hirugarren-diseinua-izan-da-aukeratuena-parkour-parkea-egiteko

https://goiena.eus/arrasate/1617107105762-248-botorekin-auzotarrek-aukeratu-dute-toki-argi-pareko-murala

https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/251-arrasatearrek-parte-hartu-dute-obenerreka-pilotalekuan-kokatuko-den-parkour-parkearen-diseinuaren-aukeraketan

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *