Aurrekoan Udalara eta gaur Anporretara. San Kristobaletik gora, bide luzean inongo markarik ez. Halako batean, zuri horiak eta dragoiarena ere agerian, aurrera egin eta seinale batean: Epeleko gaina, Itturritxipi gaina. Lubakien ondotik pasa, eta Anporretako gainera (Itturritxipi) heldu gara!
Haize fina, ez dago egoteko giro atseginik. Portaloiaren irudi polita, 585 metroko garaiera, bertan buzoia. Txartel bat badago, geuk ere utz dezagun geurea: sasoibideko 12 andrazko, 2021-3-24.
Eta orain, beherantz, Etxaldebarritik Mietzerrekara, Bizakaia, etorbidera eta etxe aldera.
9 kilometroko bidea gaurkoa. Aise egin dugu, beraz, gustura!
INFORMAZIO OSAGARRIA
«Antoniña erreka Itturritxipi aldean (Anporretan) jaiotzen da eta Deba ibairantz egiten duen bidean ura jasotzen doa beste errekatxo batzuetatik.» (eskola agenda 2020-2021 arrasate)