Biteritik abiatu, San Andres kaletik aurrera, Ulgor parean, Iramendi baserrirantz doan bidea hartu, tuneletik irten eta ezkerrera dagoen bidetik aurrera egin, hor Solozar baserria.
Solozar parean pasatzerakoan, leiho eta arkudun sarrerari erreparatu diogu. Historia duen eraikina zalantzarik gabe, baina tamalez, teilatua jausita; hormak zutik, baina zenbat iraungo ote dute? Gure jakin-mina piztu da, ea informazioa lortzen dugun.
ARRASATEKO TOPONIMIA. J.L.Ormaetxea Lasaga, liburuan, honako aipua aurkitu dugu: SOLOZAR, casería de…… 1625.
A.Z.E.k prentsaurreko batean aipatua: el abandonado caserío Solozar de San Andrés, de 1.477
2015ean PUNTUA aldizkarian, Gure Altxorrak atalean, Solozar mintzagai
B.A. B.A.
San Josepeko ermitaren hormek zutik diraute, zalantzarik gabe eraikin sendoa izan zen. Gure artean, zenbaitzuk haurtzaroko oroitzapenak aipatu dituzte: urtean behin bertan egiten zen ospakizunetara etortzen zirela, eta umeei txokolatea eta boladuak ematen zizkietela; erromerian dantzan ibilitakoak ere baditugu gure artean… Beste batzuentzat, aldiz, kontu berriak, atseginak. Gertuko historiak guztiak.
San Jose eta Andramariazuriaren ermitaren aztarnak: gaur San Josepe izenarekin ezaguna, aurreko mendeko 50. hamarkada arte leku garran- tzitsua izan zen Arrasateko baserritarrentzat, egun, pareta batzuk gelditzen ez diren arren. Urtero, udaberrian, Arrasateko herritarrek San Joseren Zaindaritza eguna ospatzen zuten baselizaren inguruan dagoen Dantzaleku eremuan. (arrasate.eus)
San Josepe erromeria. San Josepe ermitaren aztarnak aurrean; lehenengo erreferentziak 1614koak dira. Oso ospetsua zen San Josepe zelaian egiten zen erromeria, maiatzeko San Jose Patrocinio egunean, herri osoa joaten zen hara, meriendatzen eta olgeta egiten. (arrasate.eus)
B.A.
San Andreseko ur depositoaren aurrean dagoen balkoira iristean, Arrasateko ikusmira ederraz gozatzeko aukera pare gabea. Altuera horretatik herria maketa balitz bezala ikusten da, ikuskera berria eta erakargarria aldi berean.
B.A. B.A.
Ospitaleraino doan bidean aurrera. Lokatz apur bat bazegoen baina, onik pasatu dugu; Kurtzetxikiko bidea, Lakre, Balduenpoto… eta hor Zalduspe ingurua.
Gaurko paseoa bukatu aurretik, martxoaren 5etik 8a bitartean egingo den LILATONa mintzagai. Sasoibideko lagunen artean parte hartzeko gogoa, izena emango dugu? Oinez egiteko aukera dagoenez, gu 5 kilometro egiteko prest. Eta zu, bazatoz gurekin?
Etxera bueltatu aurretik, salda goxoa eta tarteka, kontu kontari. Gaurkoan, lilatonean parte hartzeko planak gai nagusia. Baietz partaidetza esanguratsua lortu sasoibiden? Martxoaren 5erako, anima gaitezen ba!!
INFORMAZIO OSAGARRIA
«Solozar baserria: San Andres auzoan Solozar baserria hondamendi egoeran badago ere, herriko zaharrenetarikoa da, eta bere garaian herrian zabaldu zen istorio batengatik, baserriak jite misteriotsu eta sorgindua izan zuen. 1551.urtean Pedro de Sorozar baten berri agertzen da erroldetan, baina 1625 urte arte ez zen baserrik aipatzen, eta harrez gero Solozar izena agertzen da. Baserriak berezitasun arkitektonikoak zituen: sarrera puntu erdiko arku erromaniko eta gotiko estiloko hainbat leiho. Gaur egun aiurrian dago, hondamendi egoeran. Arrasatek azken hamarkadetan izandako eraldaketen ispilu da, eta gaur egun lantegi, errepide eta harrobiz inguratuta dago eta ia-ia fisikoki desagertuta. Azken bizilagunak izan ziren Izurrategi-Heriz familiakoak. Haren nekazaritza lurrak Fagor Arrasatek hartu zituen, eta bestaldean martxan jarri zen San Josepeko harrobia. Azkenean, baserriaren jabea Arriola familiak 1990.urtean baserria saldu zion saihesbidea egin zuen enpresari. 1934. urtean herrian zabaldu zen Solozarko sorgina edo iratxoak agertu zirela, eta egun batzuk iraun zuen kontuak, baina agidanez istorioa metodo arrazionalaren bitartez argitu zen». (eskola agenda 2019-2020 arrasate)
https://www.baserrisarea.com/ondare-historikoa/7622/610-solozar-baserria
https://goiena.tok-md.com/pdf/Puntua_036_2015-10-30.pdf
https://www.arrasate.eus/eu/files/hezkuntza/herria-ezagutzen/6.-ibilbidea
https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/18177.pdf