Neguan gaudela igerri-igerrian: haizeteak, euria, elurra… eta gaur goizeko hotza ere, aipagarria. Gaurkoan Ekilorerantz abiatu, baina tenperaturari aurre egin nahian, pausu bizi-biziaz, konturatu orduko San Prudentzioraino.
Lupulu Lupulu, lora-fruitu
Sasi gaineko landareari erreparatu dio Luisek, hori lupulua da, garagardoa egiteko erabilia. Hemen fruitua, orain hutsa, zeharo lehorra. Udaberrian, hemendik pasatzean, arretaz begiratuko diogu!
Bueltako bidea, Etxezarretatik egitea proposatu digu Elik: lokatz apur bat, putzuak, zuhaitz jausia, errekako presak ur ugariaz… garai-garaiko parajea, ideia ona izan da.
Altzibar baserrikoek negurako egur pila galanta prest. Abilidadea behar da halako arte lana osatzeko, hor mendiko «dekorazio» elementu esanguratsua, ikusgarria. Bejondeizuela!
Paseo polita gaurkoa ere.