2020-6-18
2. erronkari ekiteko gogoz, Biterin lagun taldetxoa elkartu gara. Musukoaz egon arren, elkar erraz ezagutu dugu. Gaurkoan, azken garaian hain gustukoa dugun terraza berri batera joango gara, sanprubusera hain zuzen ere.
Eskuz eginiko mahaien inguruan eseri, atsedena hartu, kontu kontari, Eliren azalpenak entzun eta… hor, pausu batzuk aurrera egin eta, Elik aipatutako altxorra aurkitu dugu: harrizko armarri ederra, galanta. Armarri bakartia, utzia, abandonatua; aurki goroldioak estalia, janda… Egoera penagarria. Zein jauregiko horma edertu ote zuen? Zergatik orain hor, baztarrean? Ahaztua? Erantzunik gabeko zenbat galdera. Eta gaurkoan, guztion JAKIN-MINA asetugabe gelditu da. Norbaitek argibiderik izango balu… eskertuko geniokeen azaltzea.
Irteera aberasgarria gaurkoa ere, beraz, erronka GAINDITUTA!
Paseatzen genuen bitartean, bitxikeria bat gertatu da: gutariko baten alaba Radio Euskadin elkarrizketatu dute, Hura ikerlaria da EEBBn eta, ELA gaitzaren ikerketari buruz hitz egin du. Entzun nahi izanez gero, 24′-40’ra. https://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2020/06/18/2620284/20200618_13243602_0012872809_002_001_BOULEVARD_MA.mp3
INFORMAZIO OSAGARRIA
- Sanprubusa 2019ko maiatzean San Prudentzio-Elorregin jarri zuten busari horrela deritzote. https://goiena.eus/oinati/1556881264433-sanprubusa-taberna-berria-elorregin
- Jarraian, Eli Alzolak Ibilbide Berdeari buruz jasotako zenbait datu.