2019-12-19
Arrasate pasealekuko muralari erreparatu diogu eta, Eukene adiskideari esker, Sta Barbarako aitzineko gazteluaz informazioa jaso dugu. Zurgin kalean dagoena aldiz, Arrasaten XV.n altzairugintzak izan zuen garrantzia adierazten du, «Vencedora espada de Mondragon tu acero y en Toledo templada” garaiko esaldia, horretaz guztiaz jabetzeko lagungarria. Zuztarrak Errotuz taldeak memoria historikoa presente izateko sortu ditu horma pinturok.
Goienan ongi etorria egin digute. Guztiok gogoratu dugu AEDk eta Arrasateko Udalak sortutako ekimenaren ondorioa dela ikusiko duguna. Arrasate Euskaldun Dezagun edo AED Arrasaten euskararen normalizazioa, sustapena eta erabilera lortu asmoz 1983an sortutako taldea da. Arrasate Press astekaria (1988), Jazten aldizkaria eta Arrasate Telebista (1990) sorreraren eragin handia izan zuen elkarteak. Euskal Herrian aitzindaria. Egun, Goiena Komunikazio Taldea Kooperatiba Elkartea denak,’Zilarrezko A’ Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria lortu berri du. Abenduaren18an, atzo bertan, hain zuzen ere. Hedabide batek lehen aldiz jasotzen du sari hori. Bere lan onaren aitorpena. Zorionak talde osoari!!
Gaur gurekin hasieratik izan diren TAFYDeko ikasleei jarraika, Arizmendi ikastolako gimnasiora. Han, guretzat espresuki prestatuta zenbait jarduerari ekin diegu: indarra, mugikortasuna eta erorketetatik babesteko baliagarriak direnak. Saiatu gara, dibertitu eta gorputza astindu ere bai. Gaur, gure irakasle izan direnak ariketok ongi bideratuz gain sarri errepikatzen ziguten: «hau etxean ere egin dezakezue, erraza da eta egunero minutu batzuk dedikatuz gero hobekuntza nabarmena igarriko duzue«. Ea ba, esandakoa gogoan hartzen dugun eta praktikatu.
Ezin amaitu hain ongi hartu gaituzten guztiak aipatu gabe: Eukene; Nerea (Goiena); Aitziber, Urko, Manex, Ibai, Kevin eta Itziar (Tafydeko ikasleak). Zuei esker gaurkoa aberasgarria izan da, bejondeizuela!!
Informazio gehigarria:
.https://www.youtube.com/watch?v=5JndZIKz1L0
. Euskalit-en ‘Zilarrezko A’ saria jasoko du Goienak