S. Pedro eliza parean dagoen Ganuza etxea edo Gaztañaduira lehen bisita. Etxe horri buruzko aipamen zaharrenak XVI. mendeko idatzietan agertzen dira, 1730. urtean. Egun, Haur Hezkuntzarako egokituta, bertan, Arizmendi ikastolak 0-6 urteko ehun ikasle ditu. Konfiantzaren Pedagogia gauzatu ahal izateko, espazio ugari. Haurtxoen jarduna ikusteko aukera izan genuen eta, horrelako aldaketaren aurrean, zein goiz jaio ginen pentsatu dugu zenbaitek.
Eraikinaren lorategira begira dagoen zortzi arkuko galeria ederra eta, hormetan XIX. mendeko paper margotuak dituzten bi gelek harrituta utzi gaituzte. Paper panoramikoak dira, «Pariseko monumentuak» eta «Compiègneko ehizaldia» erakusten dizkigute. Ganuza etxeko ezkutuko altxorra! Lorea Erzilla eta Amaia Arrietari eskerrak, ezagutu dugun guztia esanguratsua izan da guretzat.
Ibarraundira bidean, Alberjazarratik, erreka ertzeko paseotik, eta Eskoriatzako bazter politak ikusiaz museoraino. Arrate Landaren azalpen argiak, lagungarriak gure historiaz gehiago jakiteko. Museoko amonitak, bildumak, irudiak… guztiak behar bezala apreziatzeko, berriz ere patxadaz etortzea ezinbestekoa.
Azkenik, Eneritz Zubiak XIX. mendeko Zubiate labea ikustera eraman gaitu. Isabel Guridi zenaren lan onari esker, piketatik libratu zen zeramika labe bakarrenetakoa da, Gipuzkoan gorde den bakarra. Aranzadiren eskuhartzeak dotore utzi du espazioa. Zeramikagintzaren prozesua ezagutu, labean sartu, eta bertan dagoen bildumaz gozatzeko aukera ere izan dugu.
Eskoriatzak merezi du bisita bat baino gehiago, bueltatuko gara bai, bere altxorrak ezagutzera. Gidari izan ditugun guztiei, mila esker sasoibideko taldearen izenean.
Informazio osagarria:
- http://www.arizmendi.eus/eu/berriak/ikastolako-bizitza/konfiantzaren-pedagogiaren-liburuaren-laburpena-elkarrizketa-bidez/
- https://www.argia.eus/argia-astekaria/2008/ihesi-eskoriatza-indianoek-jantzitako-herria
-
http://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2018070414132890/paper-margotuak-ganuza-etxeko-ezkutuko-altxorra-/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/
- http://xabiermartiarena.blogspot.com/2016/03
- http://eskoriatza.eus/eskoriatza-herria/eskoriatza-ezagutu/ibarraundi/zubiate-labea/