Hamabostean behin: #13, #14, #15 eta #16

Udazkena aurrera doa, egia esan uda herenegun oraindik bueltaka zebilen, negua bat-batean sartu zenean. Baina bitartean azken lau saio hauek izan ditugu podkastean, horietatik azkena orain arteko bigarren elkarrizketa izan delarik (ikus argazkia).

#13 “Jerusalem” Hubert Parryk musikagile britainiarrak 1916an konposatu zuen himno eder hau, “Chariots of Fire” (Hugh Hudson, 1981) pelikularen soinu-bandan agertzen dena. Palestinako hildakoei eta bizirauleei dedikatu nahi izan diet, ezinbestean.

#14 “Cedeira” Galiziera sartu dugu hil eta biziko kanten zerrenda honetan abesti argitsu honekin, Guadi Galegok eta Ivan Ferreirok interpretaturik. Rakel Taracidoren omenez, berarekin ezagutu genuen Ferrol aldeko herri eder hura, Alberto Garbaio, Oier eta Mikelekin batera. Gugan bego betiko.

#15 “Efemerideak” Anari ez dugu pintxatu orain arte, bazen garaia. EHra itzuli gara, Azkoitira, egun esanguratsu haiek gogoratzeko: Zainketa Aringarrietako nazioarteko eguna, edo zeure aitaren heriotzaren urteurrena edo… E-fe-me-ri-de-ak.

#16 Hauxe da Miren Ezenarro lankideari egindako elkarrizketa, Bruce Springsteen-en lau abesti hartuta eta ingelesa hizkuntzen zerrendara gehituta. Hain zuzen ere, Belen Ortiz de Zarate eibartarraren abeslari kuttuna zen New Jerseykoa, Mirenen amarena. Berari buruz eta bere omenez ibili gara patxadaz solasean.

Iñaki Peña

1971ko udagoienean jaio nintzen. Urtaroz urtaro eta mendiz mendi nabil orduz geroztik.

Iñaki Peña

1971ko udagoienean jaio nintzen. Urtaroz urtaro eta mendiz mendi nabil orduz geroztik.
2 comments
  1. Eskerrik asko Iñaki. Berriz ere zure elkartasuna baliogarria izango zaigu gure mina eta dolua arintzeko. Raquel gugan egongo da betiko, zalantzarik gabe. Alberto Garbaio.

    1. Iñaki Peña

      Musikak beti laguntzen digu, eta kasu honetan abestia zoragarria da. Gora bihotzak, Alberto!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude