Hamabostean behin: #36, #37 eta #38

#36 “Dena aldatzen da” cover minimalistarekin Ines Osinaga ekarri dugu podkast minimalista honetara. Hogeita hamabost saio egin ditugu musikari arrasatear bat entzun arte. Hogeita hamaseigarrenean bai. Aldaketak ondo eramaten ditugula eta beharrezkoak direla esaten dugu, baina…

#37 “Leihoak” kantuarekin, aldiz, Pantxoa Bergara “Xabaltx” entzun dugu. Hogeita hamazazpigarrenean artista lapurtar bat sartu da gure txoko honetan. Gaur bezalako udagoieneko egun batez, zer ikusten dugu mendiko borda bateko leihotik? Eta ospitale batean gaudenean?

#38 Ainhoa Zobaran neurologo eta lankidearen (argazkian) bihotzeko fonotekatik perla batzuk arrantzatu ditugu. Bizitza interesgarria izan du Ainhoak, batetik bestera bizilekua aldatzen, Arrasaten amaitu arte (momentuz).  Out of Africa filmaren soinu-banda, Nino Bravo eta Mikel Laboa eta SESBeko himnoa. El Drogasekin borobildu dugu saioa.

Iñaki Peña

1971ko udagoienean jaio nintzen. Urtaroz urtaro eta mendiz mendi nabil orduz geroztik.

Iñaki Peña

1971ko udagoienean jaio nintzen. Urtaroz urtaro eta mendiz mendi nabil orduz geroztik.
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude