Etiketa honen artxiboa: saskibaloia

10 egun falta

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-bidi-font-family:”Times New Roman”;
mso-bidi-theme-font:minor-bidi;}

Gasteizen Europako
txapelketa distantzia luzeko triatloia ospatzeko hamar egun falta dira.
Ekainaren 26an Landako lakutik goizeko zortzietatik aurrera 400 triatleta
inguruk 4000 metroko igeriketa zirkuitu ba, 120 kilometro bizikletako ibilbidea
eta 30 kilometro luzeko ibilbide bati korrikari aurre egingo diote. Bertan
Oñatiko Triatloi Taldeko bi kide egongo gara, Julen Kortabarria eta zerbitzari
bat.

Lan gogorrena eginda
dago. Hilabeteak eta hilabeteak prestatzen egon ondoren hilabete bukaeran
urteko erronkarik garrantzitsuenari aurre egingo diogu. Datorren ostiralera
arteko entrenamenduak garrantzitsuak izango dira daukagun sasoia ez jaisteko
baina orain disfrutatzeko garaia iritsi zaigu.

Aukera asko ditut proban
momenturen batean gaizki igarotzeko edo sentitzeko baina buruz prestatuta noa
eta ezerk ez dit geldituko helmuga marra igaro arte. Beraz hemendik hamar
egunera Gasteizko Fernando Buesa Arenan pabiloiaren inguruan egotera animatzen
zaituztet europako triatletarik onenak ikusteko aukeraz baliatzeko eta tartean
zerbitzari umil bat. Dusko Ivanovic-ek bart esan zuen bezala ACB ligako
2009/2010 denboraldiko titulua irabazi ostean: “Errealitatea ametsa baino askoz
politagoa da”.

Seigarrena emozioz beteta

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Atzo Tau Baskonia
saskibaloi taldeak errege kopako finala irabazi zuen madrilen Unicaja Malagaren
aurka. Tentsio handiko partida baten ostean talde gasteiztarrak borobildu egin
zuen astebukaera bikain bat 2000 jarraitzaileen eta milaka ikusleren aurrean.

Iaz
Mendizorrotzako kiroldegian izan nintzen Gasteizen jokatutako errege kopako
partidak ikusten, milaka lagun elkartzen ginen partidak ikusteko. Fernando
Buesara joatea izan ez genuenontzat aukera polita izan zen Gasteizeko gune
sinboliko honetara hurbiltzea. Gogoratu dezagun Fernando Buesan jokatu baino lehenago
hemen jokatzen zituela Baskoniak bere partiduak. TAU finalera iritsi arren ezin
izan zion amaiera perfektua eman otsaileko astebukaera hari, baina oraingoan
lortu du eta zelan gainera. Gauzak ez ditu erraz eduki kopa irabazteko.
Pamesaren aurka espero gabeko zailtasun batzuk egon ziren, Bartzelonaren aurka
partida bikain baten ostean lortu zuen garaipena eta atzo azkeneko segundura
arte ez zen erabaki ezer.

Gasteizen
bihotzak mugitzen duen gauzetako bat saskibaloia da. Izugarria da kirol honek
mugitzen dituen pertsonak hiri txiki honetan. Ezbairik gabe atzoko garaipena
hiri oso batena da.

Zorionak Baskonia! Orain
euroligaren bila!

Andres Montes 1997-1998ko NBAko finalean Antoni Daimiel ondoan duela

Interneteko zati honetatik Andres Montes kirol
esatariari omenaldi txiki bat egin nahi diot berak bizitako menturik
garrantzitsuena gogoraraziz.

1997-1998 denboraldian kokatu behar dugu
bideoa. Sportmania kateak NBAko finala zuzenean ematen zuen. Protagonista
nagusi bat kantxan, Michael Jordan. Horrekin uste dut guztia esanda dagoela.
Besterik gabe goza ezazue kirolean historiara igaro den momentu hunkigarri
honekin.

Kirol astebukaera oso ona

Hiru egun hauek kirol munduan murgilduta ibili
naiz. Edo entrenamenduak egiten, edo txapelketetan lehiatzen edo hitz ordu batzuetan
egon naiz.

Ostirala.
Entrenamenduak eta Oñatiko duatloia.

Ostiral goizean bizikletaz irten nintzen
Gasteiz inguruan. Trebiño aldera joan nintzen, lehen aldiz joaten nintzela eta
lurralde polita iruditu zitzaidan bizikletaz ibiltzeko. Haizeak gogor joten
zuen, baina entrenamendu saio polita burutu nuen. Gustura geratu nintzen nire buruarekin.

Arratsaldean Oñatin egon nintzen eta orduan
korrika egitea tokatzen zitzaidan, Olatera joan eta etorri lasai-lasai eta progresioan. Gero Oñatiko
Triatloi Taldeko bilera izan nuen martxoaren 17an jokatuko den Oñatiko 16. duatloia
antolaketa lanak nola zihoazen jakiteko. Dena lotuta dago eta badirudi larunbat
hori egun handia izango dela.

Larunbat
goizean, bizikletan eta Kalaña jarraian.

Goizean entrenatzera irten nintzen Segura
aldera, hankak arnasa hartzeko eta urduritasuna pixka bat kentzeko. Igandean
urteko zita garrantzitsuenetako bateri egingo bainion aurre: Duatloiko
denboraldiaren hasiera.

Bi orduz bizikleta gainean ibili ondoren eta
dutxa on bat hartu ondoren Ibarrara hurbildu nintzen Oñatiko Herriko futbol
txapelketako beteranoetako nire bihotzeko taldea ikustera, Kalañatasaray. Galdu
egin genuan 1-2, baina partidu ona jokatu zuten mutilek, batez ere bigarren zatia
(orduantxe iritsi bainitzen).

Tauk
izugarrizko jokoa erakutsiz garaipena lortzen du.

Berriro Baskoniak garaipen garrantzitsu bat
lortu zuen. Gainera ondo jolastuz eta erakutsiz momentu gozo batean dagoela. Gainera
Real Madrilen porrota Grupo Capitol Valladoliden aurrean ACBko lidergoari
hurbiltzen dio.

Momentu honetan Araban kalitate onena duen
kirola Buesa Arenan ikusi daiteke.

Igandea,
egun handia iritsi da.

Azkenean, hainbeste itxaron eta gero Lasarteko
I duatloian
lehiatu naiz. Banuen gogoa lasterketa hasteko, hala ere taldeko
txapelketetako arropak ez direnez iritsi aitaren kulote bateaz eta Aloñako
Igoerako kamisetaz egin dut lasterketa.

Lehenengo lasterketa zen, emaitza oso
positiboa izan da. Denboraldian inoiz baino azkarrago joan naiz, batez ere
bizikletan. Oso pozik nago eman dudan emaitzarekin eta jadanik gogoa beteta
hurrengo lasterketa egiteko Basaurin.

Portland
txapeldunen ligan aurrera.

Portland-ek bost goleko errenta zuen kontran
europako txapeldunen ligan aurrera egiteko. Egia esateko bigarren zatia ikusi
dut, gol batera jarri denean matxada egiteko. Lortu du, emozio handiarekin eta
joko ikusgarri bateaz Iruñako taldeak iazko txapeldunari, Ciudad Reali, zortzi
goleko errentarengatik irabazi dio.

Zorionak Portland eta segi aurrera!!!