Etiketa honen artxiboa: tau

Seigarrena emozioz beteta

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Atzo Tau Baskonia
saskibaloi taldeak errege kopako finala irabazi zuen madrilen Unicaja Malagaren
aurka. Tentsio handiko partida baten ostean talde gasteiztarrak borobildu egin
zuen astebukaera bikain bat 2000 jarraitzaileen eta milaka ikusleren aurrean.

Iaz
Mendizorrotzako kiroldegian izan nintzen Gasteizen jokatutako errege kopako
partidak ikusten, milaka lagun elkartzen ginen partidak ikusteko. Fernando
Buesara joatea izan ez genuenontzat aukera polita izan zen Gasteizeko gune
sinboliko honetara hurbiltzea. Gogoratu dezagun Fernando Buesan jokatu baino lehenago
hemen jokatzen zituela Baskoniak bere partiduak. TAU finalera iritsi arren ezin
izan zion amaiera perfektua eman otsaileko astebukaera hari, baina oraingoan
lortu du eta zelan gainera. Gauzak ez ditu erraz eduki kopa irabazteko.
Pamesaren aurka espero gabeko zailtasun batzuk egon ziren, Bartzelonaren aurka
partida bikain baten ostean lortu zuen garaipena eta atzo azkeneko segundura
arte ez zen erabaki ezer.

Gasteizen
bihotzak mugitzen duen gauzetako bat saskibaloia da. Izugarria da kirol honek
mugitzen dituen pertsonak hiri txiki honetan. Ezbairik gabe atzoko garaipena
hiri oso batena da.

Zorionak Baskonia! Orain
euroligaren bila!