Etiketaren artxiboa: duatloiak

Urte berri on!!!

Baita ere terrorismoa jasan behar dutenei.
Urteari hasiera emateko euskal blogosferako txoko honetatik nire gaitzespena atzoko atentatuari EITB-ren egoitzaren aurka. Komunikabideak dira garai honetan adierazpen askatasunaren adierazle nagusiak eta haien kontra egindako eraso oro, zein nahi dela komunikabidea, pertsonen iritzi eskubideen aurkako erasoa da. Hori guztiagatik espero dut atzokoa azkenengo aldia izan dadila.
Urte berrirako egitasmo berriak.
Urtea hasi da, gaur urtarrilaren 1 izanda jende askok beraien urte berrirako proposamenak eginda izango ditu. Hona hemen nireak:
a) Proposatu naiz nire buruari ikusten ditudan pelikula guztiak DVD-an hizkuntza originalean izatea. Hori bai, beti ere azpitituluak erdaraz edo euskaraz jarrita bertsio originala ez dakidan hizkuntza batean izaten bada.
b) Unibertsitateari begira matrikulatuta nagoen asignatura guztiak gainditzea. Zaila izango da baina 2008an konturatu nintzen nahi bada proposatu daitekeen guztia lortu daitekeela (hor daude Michael Phelps-en ametsa, nire maratoia eta maratoi erdia, Obamaren We can famatua…).
c) Eta kirolari dagokionez momentuz hasierako urte erdi honetan Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia, Zarautzeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia eta Gasteizeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia burutzea eta ahalik eta ondoen egitea. Eta ahal bada lesio garrantzitsu gabe igarotzea urte osoa.

Urte berri on guztioi!!!
**BTR**

12 hilabete, 12 lasterketa IV

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Apirila.
Arrigorriako IX. duatloia eta Lisboako nazioarteko III. Iron Man erdia.

Denboraldiko lehen hilabete garrantzitsuena.
Aurretik bi lasterketa luze eta gogorrak. Nire urtebetetze egunean, egun berezi
dudarik gabe, Arrigorriagako IX. duatloia eta hilabete bukaeran Portugalera
Lisboako Iron Man erdian parte hartzera.

Lehenengo lasterketa borobila izan zen. Egun
ona egin zigun korrika egiteko, agian haize larregi bizikletako sektorean. Amaiera
oso gogorra izan zen eguraldia lagun izan bagenuen ere. Hiru ordu eta erdi
pasako esfortzua izan zen baina lortutakoa merezi izan zuen, Euskadiko distantzia
luzeko duatloiean hirugarren postua. Duatloian sartu nintzenetik lehen aldiz
igotzen nintzela podium batetara (Oñatin ere lortu nuen bigarren postu bat
2006ean baina ez zuten postu horretarako oroigarririk).

Bigarren lasterketa ere perfektua izan zen eta
bizitako esperientzia Portugalen ahaztezina eta oso aberatsa. Udako egun bat
izan genuen lasterketa egunean eta luzea izan arren, Arrigorriagan baino hobeto
bukatu nuen fisikoki baina urdailean arazoekin amaitu nuen. Hala ere bizitakoa,
berriro errepikatzen dut, ahaztezina izan zen.

Duatloia.

14 km. korrika – 52 km. bizikleta – 7 km. korrika

3:33:48
(1:00:15 – 2:00:52 – 32:41).

Postua:
96 (23 urtez azpikoetan: 3).

Triatloia.

1.800 metro igeriketa – 90 km. bizikleta – 21.097 km. korrika

4:39:40
(27:39 – 02:15 – 02:27:53 – 01:51 – 01:40:02)

Postua:
192 (18 eta 24 urte bitarteko kategorian: 9)

12 hilabete, 12 lasterketa III

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Martxoa.
Oñatiko XVII. duatloia.

Zirkuituko duatloirik bereziena herrian
ospatzen zelako. Urteroko ibilbide berdina baina duatloietan gertatzen den
bezala, urtero desberdina izaten da duatloi bat bestearekiko da. Batez ere egin
zuen euri zaparrada azpimarratzekoa, bizikletako sektorean hasi eta bukatu zen
ekaitza baina horrek epikotasuna gehitu zion.

Ekaitzarengatik batez ere nire denbora iazkoa
baino zertxobait okerragoa izan zen baina horrek ez zidan asko ardura nire
hilabetea apirila zelako eta Oñatiko duatloia, herrikoa izan arren, ez zegoen
helburuen barruan.

4 km. korrika – 40 km. bizikleta – 4 km. korrika.

2:04:10 (32:37 – 1:14:53 – 16:40)

Postua: 180 (23 urtez azpikoetan: 9)