Etiketaren artxiboa: bergara

Ekaitzaren ostean


Aste bukaera hau askok
gogoratuko dugu larunbatean egin zuen haizetearengatik. Zintia
delakoak, ekaitz perfektua batailatutako izenez ezagutua, estatu
espainiarreko probintzia ugari alerta gorrian utzi zituen. 140
km/h-ko haizeteak neurtu ziren gure lurraldean.

Aste bukaerako plan ugari
bertan behera gelditu zitzaizkidan Eusko Jaurlaritzak ezarritako
neurriengatik ostiral eguerdian. Larunbatean Mungian Euskadiko
duatloiko zirkuituko
lehenengo proba ospatu behar zen, herri honetako
II. duatloia, baina bertan behera gelditu zen eta epaile lanak egin
behar nituen. Beraz etxean gelditzea tokatu zitzaidan.

Ostiral gauen, larunbatean ez
nintzenez goiz jaiki behar lagunen lokalera hurbildu nintzen. Han
ordu pare batean eguneratu eta barre itzelak egin genituen.
Larunbatean egun pasa Bizkaira joan beharrean Oñatin gelditu
nintzen. Goizean kafea hartu eta egunkaria irakurri nuen, aspaldiko
ohitura bat berreskuratuz. Arratsaldean familiarekin egoteko
aprobetxatu nuen eta unibertsitateko etxeko lan gisa artikulu pare
bat irakurri eta analizatu nituen. Egun honetako bigarren zatian izan
zen haizearen indarra nabaritu genuenean. Gauean etxean argi gabe
geratu ginen eta zorionez aitak irrati bat dauka pilekin doana.
Bartzelonako partidua entzuteko erabili nuen (oraindik puntako
teknologiak ez diren gailuak bizitzan aurrera egiteko balio digute).

Gaur goizean jarduna izan dut
Bergarako igerilekuan Gipuzkoako igeriketa txapelketako epaile gisa.
Baretuta zegoen jada haizearen indarra eta egun gozagarriaz gozatzeko
aukera izan dugu kalera irten garenok. Zorionez igerilekuan goiz
amaitu dut eta udatiar giro honetaz gozatzeko aukera izan dut.

Esaera zaharrak dio
ekaitzaren ostean datorrela barealdia. Agintariek burututako
prebentzio lanak nahiko onak izan dira haizeteak eragindako kalteak
ikusita (ziur asko kasuren bat edo beste egongo da salbuespena izango
dena, baina orokorrean lan ona egin dute oraingoan). Orain balantzea
egiteko garaia da. Komunikabide digitaletan ikus daitezke balantze
batzuk, ez dizkiet kasu askorik egin ez dudalako orain arte astirik
izan baina ziurrenik bihar Asteleheneko Goienkaria hartuko dut eta
bertan irakurriko dut gurean haizete honek eragindako kalteak.

Literatur lehiaketak


Ez dakit zer gertatzen den
baina ikasturte berriarekin batera eta zuhaitzetako hostoak erortzen
hasten direnean literatur lehiaketak hazi egiten diren garai batean
bizi gara.

Hurrengo lehiaketak, lanak
emateko epearen arabera daude kronologiko ordenatua:

Animatu eta parte hartu!!!

Lehiaketa interesgarri bi

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Hemen aurkezten dizuet pare bat lehiaketa oso
interesgarriak eta parte hartzea merezi dutenak:

Leioako
3. liburujatun lehiaketa.

Irakurtzea gustatzen bazaizu hau da zure
lehiaketa. Bi pertsonentzako afaria edo elkar dendetan erabiltzeko bono bat
irabaz dezakezu. Informazio
gehiago
.

Amodiozko
gutunen XVII. lehiaketa.

Oinarriak:

1-       Lehiaketa
honetan 1993an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.

2-       Lan
guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.

3-       Lanek
gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orritan eskuz zein ordenagailuz
idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde
baino gehiagokoa izan. 

4-       Posta
arruntez bidaltzeko, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu (izen
abizenak, adina, telefonoa, helbidea), ondoren kartazal txiki hau eta gutuna
kartazal handiago batean sartu eta bidali.Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna
fitxategi batean bidaliko da, “gutuna” izenarekin eta egilearen datuak,
“egilea” izena duen beste fitxategi batean.

5-       Gutunak
honako helbide honetara bidali beharko dira:

     Amodiozko
Gutunen XVII. lehiaketa

     Jardun Elkartea,
Errotalde jauregia z/g

     20570 Bergara –
Gipuzkoa              

      posta
elektronikoa: amodiozkogutunak@euskalerria.org

6-       Lanak
jasotzeko azken eguna 2008ko urtarrilaren 6a izango da.

7-       Sariak
honako hauek izango dira:

1. saria: 500 euro

2. saria: 250 euro

Bergarar onenarendako saria: 150 euro (1. edo
2. saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria
hurrengo bergarar onenari emango litzaioke).

26 urte berakoen artetik onenari saria: 100
euro. Irakurle gazteek emandako saria (1. edo 2. saria 26 urtetik beherako
norbaitek lortuko balu saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke).

8-       Sari
ematea otsailaren 14an, San Balentin egunean egingo da, kultur etxean,
eguerdiko 12:00etan.

9-       Lan
guztiak Jardun Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika
argitaratzeko aukera izango du, beti ere, egilea zein den garbi adieraziz.10-  
Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek
osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia berriz, Bergarako 
ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.  

SMS BIDEZKO VII. MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA 

1-       Mezuak
jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dute.

2-       Mezuak
jasotzeko epea mugatua izango da; urtarrilaren 1etik 15era.

3-       Mezuak
sms-en formatua (laburdurak) izatea baloratuko da.

4-       Mezuaren
ostean adina jarri beharko da.

5-       Mezuak
605712469 telefonora edo amodiozkogutunak@euskalerria.org
posta elektronikora bidali beharko dira.

6-       Epaimahai 
gazteak emango du saria: 90 euro.

7-       Mezu
guztiak Jardun Elkartearen esku geldituko dira.

Iturria: Jardun elkartearen bloga

Hogeita hemeretzi kilometroa

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Gogoratuz…

Aste hau pasa
ditudan guztiaz gogoratuz emango dut denbora asko. Gogorra izan da, disfrutatu
egin dugu, momentu zailak egon dira… baina merezi izan du guztiak igandean
korrika egiteko eta lasterketa amaitzeko.

Urrun geratu da
Laudio-Amurrio lasterketa (egun zaila izan zen haizearengatik eta
tenperaturarengatik) eto Plaentxi-Bergara herri lasterketa (beroketa luze baten
ostean bueltatzerakoan lasterketan nahiko txukun ibili nintzen egunean).

Zorionez
prestaketa on bat gertatu izan zait. Lesio gabe garrantzitsua dena eta gaixotan
gabe ere.

Pozik nago egindako lanarekin eta uste dut guztia prest dagoela
iganderako. Soilik itxarotea falta zait.

Hogeita bi kilometroa

Igeriketa


Gaur igerileku batetara bueltatu naiz aspaldiko partez. Bergarako Agorrosin kiroldegira joan naiz txapelketa bat zegoelako epaile bezala egitera. Bezperan Gipuzkoako Igeriketa Federaziotik deitu zidaten ea joan ahal nuen lan hori egitera. Baiezkoa eman nuen, batez ere ez nuelako beste ezer egiteko eta beste alde batetik ahal dugunok joaten ez bagara laguntzera kirol honetan, ezin dutenek ziur ez direla joango (orain ordu txikitan dagoena baina bizirik dirau traba guztien gainetik).

Baina jorratu nahi dudan gaia beste bat da: igeriketa kirol alternatibo bezala maratoiaren prestaketan. Momentu honetan nire entrenamenduak soilik korrika egiten zentratzen dira, baina deskantsu egunetan deskonektatzeko atletismoaren mundutik ongi etortzen zait igerilekura joatea. Gainera igeriketa kirolik osoenetakoa denez ongi etortzen da gorputzerako igerileku batean sartzea eta zenbait luze egitea.