Etiketaren artxiboa: behobia-donostia

Hogeita lau kilometroa

Biharamuna

Gaur debagoiendar askok
biharamuna izango dute atzoko esfortzuaren ostean. Atzo Behobia-Donostia
lasterketa ostean hurrengo erronketan pentsatu beharra dago. Gaurko eguna
berezia izaten da. Sailkapenak ikusi Diario Vascon eta Asteleheneko
goienkarian, saiatu egunkarietan agertzen diren argazkietan zure burua
aurkitzen, lanera itzuli eta atzoko abenturak kontatu (Behobiako irteera,
lasterketako giroa, jendearen animoak entzutea zure izena esaten.

Ikusten dudanaren
arabera, korrikalaria dena hurrengo helburuan pentsatuko du (maratoia agian
hilaren 30ean edo Santurtzi-Bilbo herri lasterketa egun berean, maratoi erdia
Gasteizen abenduaren 21ean, Oñatiko San Silvestrea urte amaierako egunean…).
Baina korrikalaria ez dena eta Behobia egin duena gaurtik aurrera korrika
egiteari utzi egingo dio. Pena bat da urtero gertatzen direlako horrelako
kasuak. Behobia baino hilabete lehenago ohikoa izaten da kaleak korrikalariz
beteta egotea. Hemen Gasteizen asko nabaritzen da hori kultura handia dagoelako
korrika egiteko eta D eguna igaro ostean kale berdinetara joaten baldin bazara
ordu berdinetan, utzik egoten dira. Gutxi batzuk geratzen gara korrika egiten
jarraitzen dugula.

Baina zorionez gizartea
aldatuz doa eta urteak igaro ahala gero eta jende gehiagok jarraitzen dute
korrika egiten. Kirol honek engantxatu egiten du, eta nola gainera. Hilaren
bukaeran 2000 korrikalari baino gehiago batuko gara Donostiako Anoeta estadio
inguruan 42 kilometrori aurre egiteko. Horietako batzuk atzo Behobian izan
ziren, beste batzuk ordea (zerbitzari bat tartean) proba ez egitea erabaki
genuen.

Sei kilometroa

Bakardadea


Hori da maratoi bat prestatzerakoan ematen duen sentsazioa baina ordutik gorako entrenamenduetan hainbeste gauza pentsatzen dira…


Hasteko proiektu hau hasieratik beste bi pertsonekin egin behar nuen eta horrela entrenamendu luzeetan konpainia ederrean joango nintzen baina bi pertsona horiek ez zuten nahi izan proiektu honetan hasi. Beste helburu batzuk zuten eta nik erabaki hori guztiz errespetatu nuen, gainera beraien animoak jasotzen ditudala esan beharra daukat. Beraiek gabe korrikalari bezala eta pertsona bezala desberdina izango nintzateke. Horietako bat azken aldi honetan lesionatu antzean ari da eta euskal blogosferako txoko txiki honetatik nire animo guztiak lehen baitleheen errekupera dadin: Animo Aingeru!!! Bigarren pertsona badakit Behobia egingo duela. Espero inoiz baino hobeto egin dezala. Suerte Ruben Behobia-Donostian herri lasterketan!!!


Beste alde batetik ez nago bakarrik. Askotan bai bakarrik entrenatzen dudala. Orduak iragatzen ditut bakartasunean baina inoiz baino talde handiagoa daukat inguruan. Alde batetik familia daukat. Gurasoak, arreba, koinatua, iloba… guztiak laguntza morala ematen didate. Amak inoiz baino gehiago zaintzen nau, asko argaldu baitut azkenengo hilabete eta erdian eta jaten ematen dit sendo gainera. Gero korrikako taldea dago. Inor ez animatu arren maratoia egitera beraiek ere korrika egiten dute eta entrenamendu batean edo bestean nirekin joaten dira korrika egitera. Unibertsitateko eta herriko lagunak. Beti galdetzen didate nola nagoen eta horrek poztu egiten dit.

Izen asko dira aipatzearren baina hemen doaz batzuk: Cayetano, Luisa, Alaia, Joxemi, Mario, Saioa L., Saioa F., Javi, Ruben, Aingeru, Leire U., Mikel M., Alfredo, Leire Ñ, Marina, Sara, Leire J., Jabi, David… Guztiak ez ditut aipatu, baina jakin ezazue beti gogoratuko naizela zuekin.

Erantzunak: azaroaren 11ean


  • Zer dauka Behobia-Donostia herri lasterketak 14.000 korrikalari mugiarazten dituela urte erdi lehenago bertan izena emateko?

  • Zer dauka Behobia-Donostia herri lasterketak irteera ematen denetik, Iruneko Behobia auzo txikitik, Donostiako helmugaraino, Boulevardean dagoena kokatua, ikusleek osatutako bi hormen artean egiten dituztela 14.000 korrikalariek kilometro gehienak?

Periostitisa, berriro amesgaizto ez mesedez

Iragan urtean azaro bukaeran eta abendu
hasieran Gasteizeko maratoi erdia prestatzen ari nintzela min galanta jasaten
hasi nintzen peroneetan. Mediku batek esan zidan periostitis izan zitekeela, hasierako
fase bat. Horregatik zapatiletako loturak aldatu behar izan nuen (batzuetan
harritu egiten da jendea nire zapatiletako loturak ikustean).

Gainera ikusten nuen ez nindoala aurrera nahi
bezain arin eta emaitzak ez izan harren onak, denborak mantendu egiten ziren
baina asko sufrituz. Beldurra izan nuen denboraldian lehen aldiz, kolokan jarri
nuen nire parte hartzea Gasteizeko maratoi erdian, baina zorionez deskantsuarekin
min hura pasa zitzaidan eta lasterketan parte hartzeko eta amaitzako aukera
izan nuen.

Orain berriro iazko mamuak itzuli zaizkit nire
barrenera. Min beldurgarri horrekin ari naiz borrokatzen ez galarazteko nire
aurtengo helburuak betetzen (Behobia-Donostia herri lasterketa eta Gasteizeko
Maratoi Erdia besteak beste). Gauetan izotza jartzen hasi naiz. Entrenamendu
gogorrak eta asko egin harren orain bi asteko tarte bat daukat entrenamendu
lasaiagoak egiteko. Ea horrela den eta iazko minak ez zaizkidan etortzen.

Dortsal gorriarekin Behobia-Donostia lasterketara

Lortu dut. Ordu asko entrenatu ostean denboraldiko
helburu garrantzitsuenetako bat bete dut. Datorren azaroaren 11an ospatuko den
Behobia-Donostia lasterketan dortsal gorriarekin irtengo naiz.

Antolatzaileek irteera kolore desberdinetan
zatitzen dute, horia, berdea, gorria, urdina eta zuria. Gero eta denbora
hobeagoa orduan eta irteeratik gertuago.

Nik igandean gorria lortu nuen. Donostiako
zazpigarren maratoi
erdian 1:33:24 segundoko marka egin nuen eta horrek balio
dit Behobian lehendabizikoz kolore batekin irteteak. Lasterketa ez zitzaidan
zaila suertatu, urduri nengoen baina abian jarri eta gero tentsio guztiak kendu
nituen eta erritmo konstante batean burutu nituen lehen hamar kilometroak. Erditik
igaro ondoren kapaz ikusi nintzen ordu eta erditik behera jaisteko, baina
tenperatura altuek ez zidaten utzi hori lortzen.

Gasteizen hamalaugarren kilometrotik egin zitzaidan
gogorra, oraingo honetan azken hiru kilometroak pasa nituen gaizki. Baina hiru
kilometro 18 pasa eta gero ez da ezer (kar, kar). Okerragoa da Gasteizen pasa
zitzaidana (7 kilometro falta zitzaizkidan eta erritmoa erabat gorabeheratsua neraman).

Denboraldia ia amaitu dut (26an Bilboko
III. duatloiarekin
amaitzen zait lasterketen egutegia), eta oso pozik nago egin
dudan lanarekin. Asko dut eskertzeko batez ere Gasteizen aurkitu dudan lagun
taldeari entrenatzeko. Eskerrik asko ondoan egon zareten guztioi: familia,
taldekideak, ikaskideak… zuei esker nire denboraldia eramangarriagoa egin zait.

Eta ni galdetzen naiz…

Zergatik kontratatzen dituzten maratoi
erdietarako eta maratoietarako erbiak erritmo batean joateko, gero erritmo hori
ez badute betetzen? Zergatik kontsigna hitzak ez du esanahi bera Gasteizeko
maratoian eta Donostiako maratoi erdian? Zer egin behar da jendeak lehenengo
korrikalaritik azkeneraino animatzen egoteko?