Uda iristear dago. Negu hotz eta ez dakit zenbat elurte igaro ondoren (zortzi uste dut izan direla), eguraldi ona dagoeneko hemen da. Neguko arropak armairuan gorde eta kalera irteteko garai iritsi da gure udako arropekin. Izerdiz blai egoteko eguraldia egiten ari da azken egun hauetan gure ibarrean.
“Oñatin”:http://www.oinati.org beroari aurre egiteko eta freskatzeko leku anitz ditugu. Naturak ematen dizkigun aukerak erabili egin behar dira. Mendira irten, parkeetara joan, uretan bainatu…
Oñatiko lekurik onenetakoa itzalpean egoteko San Martin-eko parkea da. Parke hau pertsona ugarientzat egokia da. Kirolarientzat kirola egiteko, pasioak gustatzen zaionari ibiltzeko toki anitz baitago, umeentzako jolas parkea daudelako (azken honen egoera ez dakit nolakoa izango den), irakurleentzat irakurtzeko naturaz inguraturik sekulako plazerra delako, musika entzuten dutenentzat, bikoteentzat eta abar luze bat.
Horregatik deitzen diet denei San Martineko parkera hurbil daitezen eta goza dezaten parke polit honetaz. Hori bai, beti ere errespetuz. Guk hondatzen badugu gure ondorengoek ez baitute jakingo zein den Oñatiko lekurik ederrenetakoa.
