Bukatu da (lehen atala)

Gaur, maiatzak 20, eguerdiko ordu-batak eta erdietan, Txantxiku Ikastolako batxilergo bigarren mailako ikasleok hirugarren hiruhilabeteko azterketak amaitu ditugu.

Bederatzi azterketa egin ondoren, amaitutzat ematen dira ikasturte honetako azterketak. Hemendik aurrera selektibitaterako prestatzen arituko gara eta baten batek zerbait utzi badu, datorren astean izango du bigarren aukera gainditzeko lehenengo insufizientzian. Ikasturtea joan da. Irailean hasi ginen eta orain bukatu dugu. 8 hilabete baino gehiago izan dira. Denetarik egon da gurean: hitzaldiak, Ikastolako egun bat, txangoak… Barre egiteko momentuak eta negar egitekoak ere egon dira. Eskerrak emateko garaia iritsi da, bata besteari zoriontzeko momentua eta norbaitek zer edo zer utzi badu, animatzeko garai da, esanez pertsona horreri burua altxatzeko eta bizitza jarraitu egiten duela.

Bidean geratu zareten denoi, animo, eta aurrera jarraitu duzuenei, zorionak. Askorik eta askori, eskerrik asko hor egoteagatik. Zuei esker iritsi naiz ona.

1 thought on “Bukatu da (lehen atala)

  1. ni neu

    bai bai!!atzenian bukatu da!!! bazan orduaa!!psss!! hoi pakiaaaaaa, redio!! Oiñ oporrak aprobetxau ta moren@ jartea danak plaian..Ondo pasau oporrak (kostata baña atzenian hallau dia ta!!!) AURRR!

    1. D= Piban, animo zure blog-akin!!!
    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude