Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Hamaika ideia


Gizakiak dugun
aberastasunetako bat ideien sormena da. Azkenaldi honetan burua
ideiez blai daukat. Proiektuak, unibertsitateko lanak, kirol
jarduerari lotutako gaiak, etorkizuna…
<!–
@page { margin: 2cm }
P { margin-bottom: 0.21cm }
-Gaur egun esan dezaket
burmuina inoiz baino lan gehiago egiten ari dela.

Goizean jaikitzen naizenean
kargu hartu arte bizi naizela pare bat ordu pasa behar ditudala.

Goizean jaikitzen naizenean
kargu hartu arte bizi naizela pare bat ordu pasa behar ditudala.
Azkenaldian bi ordu horiek pasa eta gero energiaz beterik sentitzen
naiz gaueko ordu txikiak arte. Egia da asko kostatzen zaidala
esnatzea baina eguneko puntu kritiko hori igaro ostean pertsona
ezberdin bat naiz. Gainera arraroena da ideiarik onenak gauean ohera
joaten naizenean izaten ditudala. Egunari errepasoa egiten diodan
bitartean hamaika tokitatik inspirazioa etortzen zait. Okerrena da
burura etortzen zaizkidanak ezin ditudala inon apuntatu eskura ez
daukadalako ezer eta ordu horietan garrantzitsuagoa egiten zaidalako
deskantsua.

Baina beno daukadan energia
horrekin ahal dudan heinean bizitzari aurre egingo diot ditudan
ideiekin eta garai gogorrak izan arren iribarre gozo batekin
aurpegian aurrera jarraituko dut.

Oñatiko Jordi Evole

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Atzo gauen Oñati
irratiaren errepikapena entzuten ari nintzela asteleheneko arratsaldeko saio
bereziaren iragarkia eman zuten. Programa berezi hau asteburuan Barakaldon
jokatu den saskibaloiko Errege kopari buruzkoa izango da. Aratz Losadak
zuzenduko du eta iragarkia erakargarriagoa egiteko talde desberdinetako
jokalariek gomendatzen dute irratsaio berezi hau entzuteko: Splitter, Herman
(Baskonia), Ricky Rubio (F. C. Barcelona), Garbajosa (R. Madrid)…

Harrigarria da
nola komunikabide batek lor dezakeen ados ez dauden arteko pertsonen artean
akordio batetara iristea. Hori Aratz-ek lortu zuen pasa den astebukaeran eta
2008an Jordi Evolek ere antzeko zerbait lortu zuen Zapatero eta Rajoy-rekin
hauteskunde orokorraren testuinguruan. Humoregile katalanak bi hautagai
nagusiek bere programa ikus zezaten gomendatzen zuten, gauza askotarako
aurkariak izan arren (gero eta gutxiago agian baina hori beste eztabaida bat da
momentu honetan ez diodana inportantzia gehiagorik eman nahi).

Beraz esan
dezakegu Oñatin badaukagula gure Jordi Evole Aratz Losadaren pertsonan.
Ikuspegi desberdinak dituen jendea gauza batzuetan bat etortzea lortzen duen
Oñati irratiko esataria.

Atzeratuak


Egun hauetan hotzaldi bat
igarotzen ari da gure lurraldea. Elurra, izotza, tenperatura
hotzak… ohikoak izaten dira gure geografian garai honetan.
Horregatik Oñatiko Beteranoen Herriko Futbol Txapelketako partiduak
bertan behera gelditu dira.

Harrituta hartu nuen atzo
berria ez nuelako espero. Nork erabaki du? Zergatik erabaki du?
Arrazoia pairatzen dugun eguraldia baldin bada, erabakia ezin dut
zuzentzat hartu. Badirudi erakundeen artean psikosi moduko bat
zabaldu dela iazko urtarrilean haur batzuk zendu zirenetik Sant Boi
herriko kiroldegi batean
. Eguraldi txarraren ondorioz aterpera joan
ziren haurrak eta honek ezin izan zituen haizete indartsuak jasan.
Eraikina behera etorri zen eta guztiok dakigu zeintzuk izan ziren
ondorioak. Hori kontuan izanda gero eta maizago gelditzen dira
asteburutako kirol programak bertan behera.

Ez zait gaizki iruditzen
asteburutako eskola kirolen eta kirol jarduerak bertan behera
gelditzea arriskua baldin badago pertsonen osasunean (adibidez kirol
jarduerek desplazamendu bat derrigortzen baldin badute).
Esperientziak argi uzten dit lehenengo bizitza dela eta bigarren
maila batean kirola dagoela. Baina kontutan izanda Herriko futbol
txapelketari buruz ari garela hitz egiten eta parte hartzaileak
gehienak herritarrak direla eta Azkoaingo zelaira oinez hurbildu
daitekeela edonor erabakia gehiegitzat dela iruditzen zait.

Honekin esan nahi dudana da
lehen Ibarran jokatzen zenean, ziur egoera okerragoetan bizi izan
ditugula beteranoen partiduak. Gogoratzen naiz behin zelaiko gune bat
izotz plakak zituela baina horregatik ez zen atzeratu partida bat
bera ere ez. Beraz gogoeta hauek egin ostean iruditzen zait faktore
asko kontutan izanda azken urteetan akomodatu egin garela eta
eguraldi txarrarekin (edo egoera klimatikoak ez dutenean laguntzen
kirol jarduerak ospatzera) birritan pentsatzen ditugula gauzak
orokorrean kalera irten baino lehenago.

Ametsen leihoa (I)


Hemendik aurrera astelehenero
fikziozko amets baten berri emango dut apirilaren 26ra arte.
Ziurrenik kirolaren munduan historia egin zutenek horrelako
elkarrizketaren bat izango zuten beraien erronkak gauzatu baino egun
batzuk lehenago. Ziurrenik gertakari hauen protagonistek jarraian
idatzitakoa esaten zutenean askok zorotzat hartuko zituzten baina
izan zuten hamaika oztopoei aurre egin zieten eta ametsak egi
bilakatu zituzten.

Apirilaren 26an esango didate
ea aukerarik izango dudan Gasteizko distantzia luzeko triatloian
parte hartzeko. Egun horretan Oñatiko 24 urteko gazte baten ametsa
egi bihurtzen hasi daiteke.

  • Bihar oin
    hutsik irtengo naiz eta lehena izango naiz helmugara iristen
    (Abebe
    Bikila
    , Erromako maratoiaren bezperan 1960ko udako olinpiar
    jokoetan)

Ghana Vancouverren izango da


Calgaryn gertatu zen Jamaikar
bobsleig talde batek parte hartu zutela 1982ko neguko olinpiar
jokotan. Kontutan izanda Jamaika nolako herrialdea den, Karibean
kokatua dagoen uharte bat eta urtean elurrik ez duena egiten.
Kirolaren historiara igaro den gertakari bat izan zen hura. Urte
hartan argi gelditu zen kirolean ez zegoela mugarik. Edozeinek edozer
egiteko gai da, dituen oztopoak dituelarik. Lau urte beranduago
Jamaikako bobsleig taldea, talde bat gehiago bezala hurbildu zen
hurrengo olinpiadetara.

2010ean Vancouverren berriro
gertatuko da historiara igaroko den gertakizun bat. Afrika kontenteko
Ghana herrialdeko eskiatzaile batek aurtengo neguko olinpiadetan
parte hartuko du. Kirola zorioneko egongo da berriro. Argi geratuko
da mundu honetan edozein amets posible dela egi bihurtzea.

Irakurle kluba


Ostegun gauean Gasteizen izan
nintzen eta askok pentsatzen baduzue ikasle unibertsitarioa izanda
festara joan nintzela oker zaudete. Hilabetero Hikaateneoan ospatzen
den eta Iban Zalduak zuzentzen duen Irakurle klubera hurbildu
nintzen. Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutiaren Ihes ederra eleberri
grafikoa izan genuen hizpide. Aukera izan genuen gainera liburuaren
autoreekin hitz egiteko. Esperientzia benetan polita eta irrikatan
berriro hurrengo Irakurle klubeko zitaren zain.

Baina oraingoan ez dut gau
hartako laburpen bat egin nahi, irakurle klub batek suposatu dezakeen
aurrerakada gizartean analizatu nahi dut. Irakurtzea, guztiok dakigun
bezala, ez da gauza bat oso ohikoa. Egia da eta ez dut ezeztatuko
inoiz baino gehiago irakurtzen eta publikatzen dela (pertsona batzuk
beste batzuk baino gehiago irakurtzen dute baina kontutan izanda
beste Europako herrialde batzuekin hemen oso gutxi irakurtzen da.
Finlandian adibidez eskoletako ikasleek astean liburu bat irakurtzen
dute batez beste). Horregatik uste dut irakurle klubek bultzada bat
suposatu dezaketela irakurketaren ekintzari. Irakurtzea oso gogorra
egiten da. Bakarrik egiten den lan bat. Denbora eskatzen duena eta
gaur egun bizi garen gizartean aisialdirako aukera aunitz dituena
agian ekintzarik erakagarrienetakoen artean ez dagoena. Gauzak
aldatzen dira berriz jakiten duzunean zuk irakurritako zerbait beste
batek irakurriko duela eta aukera izango duzula pertsona horrekin
irakurritakoari buruz hitz egiteko. Hori aurrerapauso bat da
irakurketa sustatzeko.

Beste gauza on bat ateratzen
dudana ostegun gauetik da oso giro polita bizi izan nuela. Jende
dezente bildu ginen, hogei lagun inguru, eta irakurketa ezberdinak
azaltzeko aukera egon zen. Hori ere oso ona izan daiteke irakurketa
sustatzeko. Ikustea ez zarela bakarra liburu bat irakurtzen,
positiboa izan daiteke aurrerantzean beste liburu batzuk hartzeko eta
irakurtzeko.

Hiru ondorio atera ditzaket
gau horri buruz:

  • Irakurle klubak ekintza
    onak dira irakurketa sustatzeko.

  • Irakurle klubetan jende
    jatorra dago, afizio bat elkarbanatzeko aukera baitago.

  • Irakurle klub batetik
    atera daitezkeen irakurketak oso aberasgarriak izan daitezke
    etorkizun baterako.

Beste behin ere, bikain


Gaur goizean Idiazabalera
joan naiz bertako XXII. Herri krosean parte hartzera. Beste behin ere
antolakuntza bikain batek gidatu du proba. Ezin naiz kexatu jaso
dugun atentzioaz Goierri inguruko herri txiki honetan. 2000 biztanle
baino pixka bat gehiago ditu. Urtean behin ikusgarria eta ikustekoa
izaten da nola idiazabaldar asko aritzen diren boluntario bezala
lasterketa hau aurrera ateratzeko helburuarekin.

Iristen zaren lehen
momentutik azkenekora arte antolakuntzako kideren bat izango duzu
hurbil edozein dudatan laguntzeko. Kotxea aparkatzen laguntzen
dizute, lasterketan izen emateko prezioa oso txikia da (aurreko
urteetan dohainik, aurten 5 euro), zirkuitua nahiko ongi dago
neurtuta, hiru buelta izan arren nahiko polita da dituen zailtasun
txikiengatik, amaieran zozketa dago, ia parte hartzaile gehienek
saria eramaten dute etxera, salda, haragia eta txorizoa ematen dizute
dastatzeko, dutxak daude… Azken finean lasterketa herrikoi on baten
eredua da urtero Idiazabaleko Herri Krosa.

Niri asko gogoratzen dit
Durruma Kanpezun herrian bizi izaten dudanarekin urtero urri amaieran
mendi bizikleta martxaren antolakuntzarekin. Han ehun biztanle inguru
izango dira baina alde guztietatik ateratzen dira bolondresak martxa
hori aurrera atera dadin. Ikusgarria izaten da.

Nolakoak ginen gu?


Larunbat arratsaldea. Euria
etengabe egun guztian zehar. Euritakoarekin ateratzeko eguraldia.
Aterpean askoz hobeto kalean baino. Igerilekua leku egokia izan
daiteke larunbat arratsalde bat igarotzeko beste ezer hobeagorik ez
badago egiteko.

Aurten igeriketa irakasle
hasi naizenez lanean horrelako eguna tokatu zitzaidan igarotzea
larunbatean. Nire ikasleetatik gutxi joaten dira oraindik ez dutelako
nahiko adin txapelketetan parte hartzeko, 2001ean eta aurretik
jaiotakoak hurbiltzen dira aste bukaeretan igerilekuetara. Aipatu
dudanez ez zegoen eguraldia oso lagun kalera irteteko. Azpeitira
joatea tokatzen zitzaigun txapelketa batetara.

Izugarri da nola aldatzen
diren ikuspegiak. Orain dela urte batzuk nire ikasleen leku berean
nengoen. Harrituta gelditzen naiz zenbait umeen jokabideekin, alde
bietatik azpimarratu nahi dut esaldi hau. Ume batzuk gauza onengatik
harritzen naute eta beste batzuk berriz gauza txarrengatik. Urritik
hari naiz lanean eta esan dezaket oso pozik nagoela. Estres maila igo
egiten zait klaseetan baina uste dut hori normala dela umeei
erakustea ez delako oso lan erraza. Astean bitan etorri arren nahi
ditudan irakaspenak barneratzen dituzte. Ez dakit hurrengo urtean zer
gertatuko den nirekin eta umeekin baina aurten jabetzen ari naiz
egiten den lan izugarriaz Oñatiko igerilekuan igeriketaren kultura
bultzatzeko. Munduan egon litekeen kirolik osoenak etorkizun oparoa
dauka gure herrian.