- Uste dugu Neguko olinpiar
joko batzuetan parte hartzeko kapaz garela (Jamaika Bosled
taldekoen hitzak 1988ko Calgaryko neguko joko olinpikoetan parte
hartu baino lehenago).
Hileko artxiboak: martxoa 2010
Oñatiko duatloia bihotzetik
Agian post honek zeresan
handia emango du. Agian norbait jarraian azalduko dudan iritziaren
kontrakoa egon daiteke. Baina hurrena idatziko dudana bihotzetik
aterako da. Ez da nire intentzioa inori min egitea…
Atzo, martxoaren 13a
larunbata, Oñatiko XIX. duatloia ospatu zen. Oñatiko duatloia agian
beste duatloi bat gehiago izan daiteke bertan parte hartzen
dutenentzat. Oñatiko duatloia agian beste duatloi bat izan daiteke
Euskadiko Triatloi federazioko epaile eta arduradunentzat. Oñatiko
duatloia again oñatiarrentzat herrian ospatzen den beste kirol proba
bat izan daiteke… (aipatutako aurreko taldeetan egongo da norbait
ziurrenik pixka bat berezia egingo zaiona Oñatiko duatloia).
Oñatiko Triatloi Taldea
osatzen dugunontzat Oñatiko duatloia urteko egunik
garrantzitsuenetakoa da. Duatloi bat baino gehiago da talde honetan
gaudenontzat. Hilabeteak prestatzen, hamaika bilera egin, ehundaka
korreo elektroniko azken finean ordu gutxitan eta egun bakarrean
amaitzeko.
Ez nuke jakingo esaten zenbat
ordu gastatzen diren lasterketa hau prestatzen. Ezta ere zein den
urteko momenturik estresagarriena. Dakidana da azkeneko aste hau lan
askokoa izan dela, gauza gehienak eginda bagenituen ere. Donostia
ingurura federazioak uzten digun furgonetaren bila, komunikabideekin
harremana izan, azken bilera antolatu eta lasterketa eguneko lan
guztiak.
Harrigarria badirudi ere,
lasterketa honek 40 laguneko talde bat elkarlanean jartzea lortzen
du. 40 lagun horiek urtean zehar harreman gutxi izaten dugu, elkar ez
gara ia inoiz elkartzen ez bada taldeko zerbait gauzatzeko. Hori da
taldekoentzat duatloi honek duen dohainik azpimarragarriena. Krisi
egoera izan edo ez izan, atzo larunbatean goizeko bederatzi eta
erdietatik gaueko zortziak pasa arte Oñatiko Triatloi Taldekook
lanean aritu ginen Oñatiko duatloiko edizio berri bat aurrera atera
zedin.
Zorionez lasterketa hau
prestatzen hasterakoan urtarrileko hilabetean ikusi daiteke oinarria
oso ondo dagoela eginda eta sendoa dela. Horrek gauzak asko errazten
ditu. Horri esker ere atzoko eguna biribila izan zen
antolatzaileontzat. Ziurrenik hutsegiteren bat edo beste egin genuen
baina urtetik urtera hobetzen goaz eta hori ez da batere erraza.
Baita ere esan beharra dago ezingo genukeela ezer egin laguntzaileen
diru laguntzarik eta lasterketan izaten diren 80 boluntariorik gabe.
Horiei guztiei ere gure eskerrik beroenak.
Kirol ikuspegiari dagokionez
aipatu lasterketa oso polita bizi izan genuela. Zoritxarrez gaurko
egunean Murtzian Espainiako duatloi txapelketa ospatzen zen
komunitateen artean eta horrek partaideen maila pixka bat jaitsi
zuen, hala ere puntako duatletak bildu ziren Oñatiko foru
enparantzan. Gainera aurten nobedade bezala Gipuzkoako duatloi
txapelketa distantzia motzean ere izan zen. Sailkapen guztiak eta
lasterketaren gora beherak www.triatloi.org
webgunean aurki ditzakezue.
kezue.
Oñati-Venezia-Padova-Budapest-Bartzelona-Oñati II
Budapest (jarraipena)
Iritsi zen gaua eta horrekin
batera festa. Baina ez edozein festa larunbatero gure inguruko herri
edo hirietan aurki dezakeguna. Festa berezi bat. Terma batzuetan hain
zuzen ere. Budapest ezaguna bada, bere terma azpiegituretatik da
besteak beste.
Gaueko hamaiketan sartu ginen
eta goizaldeko lauak aldera irten. Bertan igerileku bat gutxi gora
behera 34 gradutara egongo zena eta bainu turkiar bat 40 gradutik
gora zuena ura aurkitu genuen. Lehenengo igerilekuan ondo egoten zen
baina denbora asko pasa ondoren gorputzeko tenperatura pixka bat
hoztu egiten zen. Orduan izaten zen garaia bainu turkiarrera
igarotzeko. Esperientzia polita eta ezberdina aldi berean, oso ondo
igaro genuen guztiok bertan.
Hurrengo eguerdian nekatuta
nengoen baina hegazkina irribarre batekin hartu nuen. Bartzelona
izango zen hurrengo geldialdia bidai honetan.
Bartzelona (biziraupenaren
eta abenturaren hasiera)
Bezperan lagun bati abisatu
nion (larunbat eta igande arteko ordu txikitan) Bartzelonara joango
nintzela. Arratsaldean iritsiko nintzen eta gaueko hamaikak aldera
autobusa hartu Oñatin dudan etxera bueltatzeko (hainbeste bidaiekin
azkenean dudatan jartzen dut nire burua ea nongoa naizen).
Maratoiaren ospakizuna eta nire bisita hirira bat egin zuten. Hala
ere korrikako proba amaitu zenean ni T1era iristen ari nintzen.
Frankfurteko handitasunarekin harrituta gelditu banintzen,
Bartzelonako aireportuarekin ere horrelako zerbait sentitu nuen.
T1etik T2ra joateko barneko autobus batean, eta hortik hirira Renfeko
trenean. Sants-eko estaziora iritsi eta lagunaren etxera. Pixka bat
deskantsatu, freskagarri bat hartu eta erdi gunera kafe bat hartzera.
El Raval auzora hurbildu ginen oinez, pasio bat ematen. Egunak
laguntzen baitzuen.
Aterki gabe irten ginen,
zirimiri pixka bat ari zen baina ez genion kasu handirik egin. Kafea
hartu ondoren, leku benetan atsegina eraman ninduena lagunak eta asko
eskertu behar diodana arratsaldea nirekin igarotzeagatik, komeriak
izan genituen etxera iristeko. Busti-bustita, ez genuen espero.
Pizza bat afaldu, telebista
pixka bat ikusi eta berriro Sants-eko geltokira han bainuen autobusa.
Hori bai, oraingoan aterkiak eraman genituen. Autobusaren bidai
horren amaiera Donostian nuen baina Tolosatik igarotzen zela abisatu
zidaten eta hurrengo goizean han geldituko nintzen.
Tolosa-Zumarraga-Oñati
Euria egin bazigun bezperan,
goizeko seietan elurra zen Tolosa aldean. Ez nuen espero horrelako
klima aurkitzea Euskal Herrian eta ostiralean kirola egiteko zapatila
batzuekin irten nintzen. Pentsa dezakezue nolako hotza nuen hanketako
behatzetan. Trena hartu eta Zumarragara, han situazioa ez zen hobea.
Arrebari deitu behar izan nion jakiteko ea zer moduz zeuden
errepideak eta zer ordutan nuen autobusa (Udanan eta Deskargan kontuz
ibiltzeko eta autobusa 7:40etan). Oñatira ordubete beranduago iritsi
nintzen orduan hasi baitzen elurra jausten eta autobusak Udanako
portutik joan beharrean itzuli erdi eta Deskargatik joan behar izan
zuen.
Azkenean etxera iritsi
nintzen. Pozik. Biloba eta ilobei kontatzeko moduko istorio batekin.
Oñati-Venezia-Padova-Budapest-Bartzelona-Oñati I
Tituluan aipatzen ditudan
hirietatik bidaia bat burutu dut astebukaeran. Ostiralean goizeko
7:30etan irten nintzen eta gaur arte ez naiz iritsi etxera. Aste
bukaera oso intentsua, bidai ordu ugarirekin, baina oso polita eta
ederra. Oso ongi pasatzeko aukera izan dut hiru egun horietan zehar
lagun onekin alboan.
Veneziara bidean
Bilbon hartu behar nuen
hegaldia, Frankfurten geldialdia egin eta ostiral eguerdirako
iritsiko nintzen Veneziara. Veneziako ondoko hiri batean ikasten
dabilen lagun bat izango nuen esperoan. Bidaia momentu on ugariz
beteta egon zen.
Hasteko esan Stewie, Bugs
Bunny, Triki eta Donald ahatea nirekin batera igo zirela Bilboko
hegazkinera. Triki izan zen famatuena egin zena bidarien artean
(agian bakarra zelako jatekoa ematen zuena?). Frankfurtra iritsi
nintzenean terminaleko txoko batean ikusi nituen eta kuriositatez
galdetu nien nora zihoazen. Kontatu zidaten Amsterdam zutela helmuga
lagun bat zutelako han eta horrelako sorpresak gustatzen
zitzaizkiolako.
Bidai ona izan zen.
Turbulentzia eta geldialdien artean irakurtzen eta proiektu bati
birak ematen hasi nintzen. Ez dut uste denbora alferrik galdu nuenik.
Gainera hegazkin batetik bestera asko ibili behar izan nuen izugarri
handia baita Frankfurtko aireportua. Bertako langileek bizikletak
erabiltzen dute alde batetik bestera joateko. Golfean erabiltzen
diren bezalako ibilgailuak ere ikusi nituen.
Venezia
Laguna aireportuan zegoen
itxaroten. Eguerdiko hirurak inguru izango ziren lur hartu nuenean.
Zuzenean Veneziara hurbildu ginen. Ohituta gauden hirietatik oso
desberdina da hau. Ez dago trafikorik, ez ibilgailu motordunenak ezta
ere ez motordunenak. Era guztietako kaleak aurki daitezke: estuak,
zabalak, luzeak, laburrak… Eraikuntzan anarkia da nagusi eta agian
horrek egiten dio erakargarri hiri honi. Kaleetan zehar galtzen uzten
zaitu eta bitartean izugarrizko eraikin ederrak ikus ditzakezu. Oso
hiri turistikoa da eta arratsalde batean bisitatzeko denbora ematen
du.
Padova
Veneziatik 40 minutura egon
harren hiri hau oso bestelakoa da. Jendearen mugimendua alde batetik
bestera oso altua da. Unibertsitate hiria izanda gazte asko ikusten
dira kaleetan zehar. Bizikleta ugari ikusten dira, festara ateratzeko
garraio ezinbestekoa dirudiena (hala ere oraindik pentsatzen dut
bizikletak eta alkoholak ez dutela amaiera polita). Gainera ibili
nintzen koadrilen bizikletak soilik urte hau iraun behar zutenez, ez
zeuden oso ongi zainduta (horrelako bizikletetan ohikoa izaten da
galga gabe ibiltzea).
Budapest
Aurreko hiriak beraz esan
bezala ostiralean bisitatu nituen. Hurrengo geldialdia Budapest
izango zen. Urtebete beranduago berriro itzultzen nintzen asko
gustatu zitzaidan hirira. Ez zegoen batere aldatuta (agian hango
moneta pixka bat garestiagoa bilakatu zen, baina aldaketa handirik
ez).
Joan nintzen taldearekin gida
bezala egin nuen. Kasualitatea izan zen baina zeuden ostatuan egon
nintzen baita eta erraz aurkitu genuen. Afaldu ondoren gozatu genuen
festaz hitz egiteko okasioa da. Hori bigarren zati batean kontatuko
dut.
Inbidia ala beldurra?
Atzo Diario Vasco-ko iritzi
atala irakurtzen ari nintzela nahiko arrituta gelditu nintzen Rosa
Belmontek Willy Toledo aktoreari buruz idazten zuena. Bertan, besteak
beste, intelektual bat ez dela eta John Cobraren adierazpen
politikoak eta berarenak autorearentzako maila berdina dutela
adierazten du (“A mi me da igual que eso salga de Willy Toldeo o
de John Cobra. A ninguno de los dos los va a incluir Paul Johnson en
un añadido de su libro “Intelectuales”).
Hau guztia zergatik? Badirudi
Willy Toledok Kubako Zapata presoari buruzko hainbat adierazpen egin
dituela esanez ez zela preso politiko bat lapur normal bat baizik.
Normala den bezala horrelako pertsonai publiko batek horrelako
adierazpenak botatzen dituenean jende askori ez zaizkio horrelako
iritziak entzutea gustatzen. Ados ez zaudenean horrelako zerbaitekin
bi gauza egin ahal dituzu: gutxietsi edo zilegitasun maila jaitsi
pertsona horri.
Ez da oso zuzena John Cobra
eta Willy Toledo konparatzea. Bata gaur eguneko telezaborrak
sortutako marketin produktu bat da eta bestea aktore profesional bat
urte asko daramana taula gainean.
Ez da oso zuzena ere Willy
Toledo gutxiestea aktibista politiko bat izateagatik. Badirudi
pertsonai publiko bat zarenean eta zure zeregin nagusia besteen
denbora librea asetzea denean ezin zarela politika munduan sartu.
Hori ez da horrela eta mundu osoan zehar hamaika adibide aurki
ditzakegu. Bakarrik bi aipatuko ditut: Bruce Springsteen eta Wyoming
Handia. Gehiago aipatuko nituzke baina ez daukat munduko denbora
guztia post honetan jarduteko.
Beraz bi ondorio atera
ditzaket Rosa Belmonteren iritziari buruz: beldurra dio Willy Toledo
bezalako pertsonei eta inbidia pertsona gehiagok jarraitzen diotelako
berari baino.