Hileko artxiboak: urtarrila 2009

Azterketa garaia

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Azterketa garaian gaude unibertsitateko ikasleok. Hori oso nabaria Arabako
kanpusera hurbiltzen bazara, fakultateetatik paseatzen baduzu eta Koldo
Mitxelena liburutegian eserlekuren baten bila joaten bazara. Bertok esango
zukeen bezala, Buenafuenteren telebistako iloba: “Esta petau!”

Ba bai, liburutegiak garai honetan asko betetzen dira baina badirudi aurten
jende gutxiago hurbiltzen dela eraikin hauetara. Orain dela hiru urte goizeko
hamarretan ez zegoen lekurik, ezta arratsaldeko lauretan ere. Jendeak ohiturak
aldatu ahal ditu? Aurreztu egiten dute denboran? (Etxerako joan etorrietan nahi
edo ez, denbora asko galtzen da bidean).

Hori da aipagarriena unibertsitate munduari dagokionean. Zorte on
guztioi, asko ikasi eta ekin gogor azterketei. Gutxi falta da amaitzeko eta!!!

Obama etxe zurian

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Atzo izan zen
eguna Barack Obama Amerikar Estatu Batuetako presidentetza kargua zin egin
zuena. Aukera izan nuen zuzenean ikusteko eta amerikarrek egiten dituzten jai
handiak bezala, atzokoa ere oso amerikanoa izan zen, baina aldi berean munduari
eskainitako jai bat ikusteko aukera izan genuen. Bi milioi ikusle zuzenean
(inoiz batu den jende kopururik handiena Lincoln memorialean), musikaz
arindutako zeremonia bat, milaka segurtasun neurri…

Aldaketa garaia
iritsi da? Hein batean bai baina denbora eman behar zaio Obamari eta ez itxaron
emaitzak bigarren egunean. Lau urteko agintaldi bat dauka aurretik eta
azkenengo urtean eskatu beharko zaizkio emaitzak, espero dut jendeak hori argi
edukitzea. Arrazakeriaren amaiera izan da Estatu Batuetan? Hein batean bai,
baina leku guztietan gertatzen den bezala arrazakeria gizarteak daukan arazo
bat da. Estatu Batuetan hori agian nabariago izan daiteke etorkinen lurralde
bat delako, hala ere, Obamarekin gizarteko sektore batzuetako situazioa
nabarmen aldatuko dela argi dago.

Obama Estatu
Batuetako herriarengatik aukeratua izan da eta herri horrendako egingo du lan
batez ere. Hala ere asko gustatu zait bateratze nahia agerian utzi duela, ez
direla erantzukizunak eta erabaki garrantzitsuak alde batetik soilik hartu
behar, besteekin kontatzeko nahia hori itxaropentsua da. Agian bere lehen
diskurtsoan presidente bezala Palestinako auziari buruzko zenbait hitz faltan
bota ditut baina uste dut gehiago ezingo dela gorde eta hemendik gutxira
zerbait esan beharko duela ekialde hurbilean jasaten den auziari buruz.

Bipartidismorik Euskal Herrian ez, mesedez

PNV/EAJ vs. PSE???
Ez. Zergatik ez? Herri hau plurala delako eta alde batetik indar politikoak
pluralak dira, ez dira soilik bi existitzen eta beste alde batetik gutxiengoak
ere kontuan izan behar direlako gure herriaren etorkizunean erabakiak
hartzerakoan.

Urte berri on!!!

Baita ere terrorismoa jasan behar dutenei.
Urteari hasiera emateko euskal blogosferako txoko honetatik nire gaitzespena atzoko atentatuari EITB-ren egoitzaren aurka. Komunikabideak dira garai honetan adierazpen askatasunaren adierazle nagusiak eta haien kontra egindako eraso oro, zein nahi dela komunikabidea, pertsonen iritzi eskubideen aurkako erasoa da. Hori guztiagatik espero dut atzokoa azkenengo aldia izan dadila.
Urte berrirako egitasmo berriak.
Urtea hasi da, gaur urtarrilaren 1 izanda jende askok beraien urte berrirako proposamenak eginda izango ditu. Hona hemen nireak:
a) Proposatu naiz nire buruari ikusten ditudan pelikula guztiak DVD-an hizkuntza originalean izatea. Hori bai, beti ere azpitituluak erdaraz edo euskaraz jarrita bertsio originala ez dakidan hizkuntza batean izaten bada.
b) Unibertsitateari begira matrikulatuta nagoen asignatura guztiak gainditzea. Zaila izango da baina 2008an konturatu nintzen nahi bada proposatu daitekeen guztia lortu daitekeela (hor daude Michael Phelps-en ametsa, nire maratoia eta maratoi erdia, Obamaren We can famatua…).
c) Eta kirolari dagokionez momentuz hasierako urte erdi honetan Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia, Zarautzeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia eta Gasteizeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia burutzea eta ahalik eta ondoen egitea. Eta ahal bada lesio garrantzitsu gabe igarotzea urte osoa.

Urte berri on guztioi!!!
**BTR**