Etiketaren artxiboa: obama

Obama etxe zurian

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Atzo izan zen
eguna Barack Obama Amerikar Estatu Batuetako presidentetza kargua zin egin
zuena. Aukera izan nuen zuzenean ikusteko eta amerikarrek egiten dituzten jai
handiak bezala, atzokoa ere oso amerikanoa izan zen, baina aldi berean munduari
eskainitako jai bat ikusteko aukera izan genuen. Bi milioi ikusle zuzenean
(inoiz batu den jende kopururik handiena Lincoln memorialean), musikaz
arindutako zeremonia bat, milaka segurtasun neurri…

Aldaketa garaia
iritsi da? Hein batean bai baina denbora eman behar zaio Obamari eta ez itxaron
emaitzak bigarren egunean. Lau urteko agintaldi bat dauka aurretik eta
azkenengo urtean eskatu beharko zaizkio emaitzak, espero dut jendeak hori argi
edukitzea. Arrazakeriaren amaiera izan da Estatu Batuetan? Hein batean bai,
baina leku guztietan gertatzen den bezala arrazakeria gizarteak daukan arazo
bat da. Estatu Batuetan hori agian nabariago izan daiteke etorkinen lurralde
bat delako, hala ere, Obamarekin gizarteko sektore batzuetako situazioa
nabarmen aldatuko dela argi dago.

Obama Estatu
Batuetako herriarengatik aukeratua izan da eta herri horrendako egingo du lan
batez ere. Hala ere asko gustatu zait bateratze nahia agerian utzi duela, ez
direla erantzukizunak eta erabaki garrantzitsuak alde batetik soilik hartu
behar, besteekin kontatzeko nahia hori itxaropentsua da. Agian bere lehen
diskurtsoan presidente bezala Palestinako auziari buruzko zenbait hitz faltan
bota ditut baina uste dut gehiago ezingo dela gorde eta hemendik gutxira
zerbait esan beharko duela ekialde hurbilean jasaten den auziari buruz.

Bipartidismorik Euskal Herrian ez, mesedez

PNV/EAJ vs. PSE???
Ez. Zergatik ez? Herri hau plurala delako eta alde batetik indar politikoak
pluralak dira, ez dira soilik bi existitzen eta beste alde batetik gutxiengoak
ere kontuan izan behar direlako gure herriaren etorkizunean erabakiak
hartzerakoan.