Azaroa. Donostiako XXXI. maratoia.
Iritsi zen maratoiaren hilabetea. Egun
txarrak eta egun onak izan nituen. Baina maratoiaren astea… oso
berezia izan zen. Uda igaro ostean denbora guztian data hori
itxaroten eta denboraldiko lehenengo fronte txarra eguraldiaren
aldetik noiz eta nik gutxien nahi nuen astean. Baina beno banekien
lanak ongi nituela eginda eta aurre egin nion baldintza klimatikoei.
Lasterketa eguna ere ez zen izan oso
ona korrika egiteko baina nire helburua betetzea lortu nuen: maratoia
bukatzea. Oso pozik bukatu nuen, azkeneko kilometroak hegan eginez
eta berriro errepikatzeko gogoarekin, hori bai helburua gorago
jarriaz (3h 15 min. agian) eta gehiago eta serioago prestatuz.
Baina momentuz egindakoarekin geratuko
naiz, 22 urte ditudala bakarrik eta beste maratoi batean pentsatzeko
astia izango dudala iruditzen zait.
Zein izango den hurrengo pausua?
Momentuz datorren urtean duatloi eta triatloi luzeak egitea
(Arrigorriaga, Zarautz eta Gasteiz) azken urtea baita 23 urtez
azpikoen kategorian eta momentua aprobetxatu egin behar da.
Donostiako XXXI. maratoia.
2008-11-30. 42,195 km.
Postua: 1384 Denbora: 3:25:12