Dakizuenez pasadan martitzenean Imanol Lazkano gurera etorri zen bertsolaritzari buruz hitzegitera. Imanolek esan zizkigun batzuk hemen islatzen saituko gara, merezi dute eta!
Hona hemen, labur – labur, Imanolek azaldu zizkigunak, 3 atal handitan saikatuta:
Bertsolarizaren garapena
60ko hamarkada, bertsolaritzaren garapenean klabea. Ordurarte “baserriko produktua” zen bertsolaritza “kaletartu” egin zen (gai sozialetara hurbilduz). “Izarren” ekarpenei buruz aritu ginen eta besteak beste Baserri, Uztapide, Amuriza, Egaña edo Maialen aipatu zituen.
Bertso eskola
Askotan esaten da, Imanolek esan zigun bezala, “bertso eskolatik pasa gabeko” bertsolariak direla bere belaunaldikoak. Baina sorpresa ederra hart genuen Imanolek kontrakoa azaldu zigunean!!
- Familia izan zan Imanolentzako bertso eskolarik goxoena. Bertso zaharrak belaunaldiz belaunaldi igaro dira sutondo eta afalostetan. Santa Eskeak ere berebiziko garrantzia izan zuen Imanolentzat, beste mota bateko bertso eskola izan zan hura. Exijentzia altuko momentua omen zan Santa Eskea, urtean zehar parez pare irekita zeuden baserrietako ateak izten ziren egun bakarrenetako.
- Neurtzen eta errimatzen baino gehiago irakatsi behar da bertso eskoletan. Erantzuten, arrazoitzen, ikasi behar da bertso eskolan ere, hori baita bertsolaritzaren muina. Bertso eskolak “muskulatura” (burua) lantzen lagundu behar dio bertsolaritzari. Hemen ere lana badaukagu …
Bertsokera
- Imanolentzat 2 elementu dira ezinbestekoak bertsotan ondo ibiltzeko: erritmoa eta kantakera.
Agian eskoletan landu beharreko gaia da kantakerarena, ezta?
- 2. puntua da Imanolentzat bertsoak duen bapatekoena, bertso ona eta txarra ezberdintzeko giltza: “Azkena guztiok pentsatzen dugu, azken aurrekoa bideratu, lehenengo puntua esan baino une bat lehenago taiutzen dugu eta bigarren puntuan ikusten da bertsolaria”. Uzatapideren 2. puntu bat jarri zigun adibide moduan.
- Irakurtzea: Gaur egun sarritan esaten da bertsokera lantzeko irakurtzea beharrezkoa dela. Eta irakurtzearen garrantzia azpimarratu zigun Imanolek: bizitzaren liburua irakurtzen, bizitzan beti baitago zer ikasia eta zer jasoa. Irakurle ona izan da Imanol zalantzarik gabe: amona baten arrazoi borobila, ume koxkor baten galdera zorrotza… “artxiboan” gorde ditu beti. Beharrak ere asko irakasten duela esan zigun Imanolek. Gainera, libruruek ez dute beti egia esaten:
- Bertso jarriak: Zalantzarik gabe, bertso jarriak norberaren bertsokera lantzeko onak dira. Imanolek beti buruz jarri ditu (eta jartzen ditu) bertsoak, ez omen du inoiz papera eta boligrafoa hartuta bertsorik jarri, are gutxiago gaia emanda. Egoera berezi bat bizitzen duenean etortzen zaio Imanoli bertsoak jartzeko gogoa. Orduan puntua (arrazoia) burura etortzen zaio eta bertsoa osatzen du. Hortik aurrera, antzerkien eskema jarraitzen dugu. Hasierako bertsoa (istoria) pentsatzen du eta hortik aurrera sorta eraikitzen du. Pentsatzen duen lehenego bertso hori normalean amaieran sartzen omen du, azken aurrekoa edo.
BIHOTZ BIHOTZEZ MILA ESKER IMANOL!!!! PLAZER HANDIA IZAN DA!!!