Astelehenean, Bertsolari Gaztetxoen Egunaren barruan, Balendin Txiki V. Bertso Paper Lehiaketako sarien banaketa burutu zen.
Egun honetan, Getxon hezkuntza arautuan bertsolaritza ikasten duten gazteak batu eta urte osoko lanaren erakustaldia egiten dugu.
Zortziko txikian erantzun behar zioten emandako galderari: Zer eskatuko zenioke zure herriko alkateari? Ikasleek denetarik erantzun zuten: piszina berriak, kolunpioak, obra gutxiago,… Imanol Landa alkateak eskatutakoari buruz oharrak hartu zituen eta gainera bertso eta guzti erantzun zuen.
Bi kategoria izan dira: orokorra (hiru onenak saritu dira) eta eskolaka (eskola bakoitzeko bi onenak saritu dira).
Hementxe saridunak:
Orokorra:
1. Araitz Lasa (San Nikolas Ikastola): Getxo Antzoki berria bukatzea eskatu zuen.
2. Ainhoa Agirrezabala (Gobela Ikastola): Ikastola ondoko bidea konpontzea eskatu zuen.
3. Maider Orueta (Andra Mari Ikastetxea): Planetarioa bat izatea eskatu zuen.
Eskolaka:
Zabala: Beñat Petralanda eta Naia Goitia.
Romo: Markel Rekagorri eta Paula Calvo.
Gobela: Eneko Zabaleta eta Nora Eguzkitza.
Zubileta: Maitane Diez eta Gaizka Criado.
San Nikolas: Amaiur Peña eta Jon Otxoantesana.
Andra Mari: Nagore Meabe eta Leire Rodriguez.
Geroa: Peio Uriarte eta Ainhoa Amezaga.
Estekak:
Bizkaie
Bertsozale Elkartea
Ukberri.net
Nontzeberri
Bertsoa.com
Getxoberri
Zorionak danori!