Etiketaren artxiboa: albe

ALBEkideak BIZKAIKO TXAPELKETAKO KANPORAKETETAN!

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urriaren 7an abiatu zen Berritxuko frontoian. Kanporaketa guztietan
ALBEkideak izan ditugu kantari, eta nola ez, gure bertso-hoolingang-ak bertan
egon dira animoak ematen!

Zortzi ALBEkide izan dira kanporaketetan: Arrate Illaro, Imanol Uria, Inazio
Vidal, Itxaso Paia, Katxo, Fredi Paia, Peru Vidal eta Josu Landeta.

arrateillaro   
imanoluria

inaziovidal  
itxasokartzelatik

Katxo BBT 2012  
fredipaia

peruvidal  
josulandeta

Paper itzela egin dute txapelketan eta ALBEkideen kalitatea nabarmen geratu
da. Zorionak danori!!!

Finalaurrekoetarako txartela:
Fredi Paiak, Arrate Illarok eta Jone Uriak (zuzenean
sailkatuta, aurreko txapelketan finalista izan zelako). eskuratu
dute.

Guztiek saio berdinean abestuko dute,
Durangon, azaroaren 25ean.

IMANOL LAZKANO BERTSO ESKOLAN

Imanol Lazkano bertsolari azpeitiarra, bihar, maiatzaren 10eko
martitzeneko eskolan gurekin izango dugula adierazi nahi dizuegu. Oraingoan bai!!! Bai
martitzenetako bertso-eskolan parte hartzen duzunoi, zein gainontzeko
egunetan bertso-eskolara zoazienoi eta orotara, albekide guztiei, Imanol
Lazkanoren jakinduriaz disfrutatzeko eta ikasteko gonbitea zabaldu nahi
dizuegu.

Hitzordua, maiatzaren 10a, asteartea, Aldai Patronatuan, 20.00etan.

IMANOL LAZKANO BERTSO ESKOLAN

Imanol Lazkano bertsolari azpeitiarra, datorren maiatzaren 3ko martitzeneko eskolan gurekin izango dugula adierazi nahi dizuegu. Bai martitzenetako bertso-eskolan parte hartzen duzunoi, zein gainontzeko egunetan bertso-eskolara zoazienoi eta orotara, albekide guztiei, Imanol Lazkanoren jakinduriaz disfrutatzeko eta ikasteko gonbitea zabaldu nahi dizuegu.

Hitzordua, maiatzaren 3a, asteartea, Aldai Patronatuan, 20.00etan.


                

ALBE, KORRIKAREKIN!!!


Joan zen apirilaren 7an Korrikari hasiera eman zitzaion Trebiñun. Euskararen alde Euskal Herria osoa zeharkatzen du Korrikak ttipi-ttapa!!! Eta datorren larunbatean, hilaren 16an, euskararen aldeko lasterketak Getxo zeharkatuko du.

Bere kilometroa korrituko du ALBEk eta deialdi berezia zabaldu nahi dizuegu parte aktiboa hartzeko. Xabi Payak lekukoa hartuko duelarik, Korrikarekin denok bat egitea dugu helburu. Horretarako, datorren larunbata, 16an, Algortako Mariandresena kalean, UK tabernaren ondoan ikusiko gara, goizeko 10.15ean.

Korrika badator… animatu eta zatoz Korrikara ALBEren eskutik!!!
Maitatu, ikasi, ari… euskalakari!!!!!

EGUUUURRRAAA JONE!!!

Urrian eman zitzaion hasiera Bizkaiko Txapelketari. Saioz saio ibili gara Bizkaiko geografian zehar, eta azkenik finala heldu da. ALBEtik zazpi bertsolarik hasi zuten ibilbidea eta bakar batek lortu du finalerako txartela: Jone Uria. Algortarraren lehenengo finala izango da. Honako bertsolari hauek izango ditu kantukide: Onintza Enbeita, Miren Amuriza, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Eneko Abasolo “Abarkas”, Arkaitz Estiballes eta Peio Ormazabal.


Bihar hantxe egongo gara Jone animatzen. Bi hitzordu dituzue:


– 12etan Bilboko Unamuno plazan. Bertso-triki poteoa egingo dugu Alde Zaharreko kaleetan zehar.


– 15.30etan BEC-eko atean.


                


Eguuuuuuurrraaaaaaa Jone!!!

ESKOLEN HASIERA

Urrian sartu berri gara eta eskola astearterako motorrak berotzen hasi da. Asteartea, urriak 5, hasiera emango zaio 2010-2011 ikasturteari.


Hau izango da talde desberdinen banaketa:


– Bizkaiko Txapelketa arituko diren bertsolariak bi taldetan banatuko dira, eta asteartero bilduko dira 20.00etan.


– Txapelketara ez doazen bat-batekoak 20.00etan bilduko dira, hauek ere astearteetan.


– Hastapenetan dabiltzanak, asteartero bilduko dira 20.30etan, hamabostean behin.


– Gazteak, asteazkenero, 20.00etan.


– Gaztetxoak, ostegunetan bilduko dira 18.00etan.


Astearterarte!

ALBEren OHARRA GABI BASAÑEZ GURE KIDEAREN ATXILOKETA DELA ETA

ALBE-k (Algortako Bertsolari Eskolak) prentsa ohar honen bidez bere kezka eta egonezina adierazi gura du Gabi Basañez bertsolari, musikari eta bertso eskolako kidearen atxiloketaren aurrean. Izan ere, atxilotuta dagoen bitartean jaso lezakeen tratuak izugarri arduratzen gaitu.


 


Azpimarratu gura genuke Gabik bertsolari eskolan zein euskalgintzako elkarte ugaritan bertsolaritzaren eta euskararen alde egindako lan nekaezina. Bere arma bakarrak pazientzia, irribarrea, lan konstantea, konpromisoa, bertsoak eta musika tresnak izan dira urte hauetan guztietan.


 


Eraginkortasunik eduki lezaketen norbanako zein erakunde guztiei dei egiten diegu atxilotuen eskubideak errespetatuak izan daitezen euren esku dagoen guztia egin dezaten. Besarkadarik beroena eta elkartasun osoa helarazi nahi diegu senitartekoei.


 


Hasiera iluna izan duen bertso honek azken puntu zoriontsua izan dezan espero dugu.


 


Mosu bet, Gabi!


 


ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLAKO ZUZENDARITZA BATZORDEA

SANTA AGEDA, AGEDA,…

Sante Ageda, Ageda
biher da Sante Ageda…


Bertsozaleok! Bihar Santa Ageda bezpera dugu eta denok batera aterako gara Getxoko kaleak alaitzera. Hemen dituzue kedadak gurekin elkartu nahi baduzue martiriari abesteko eta koplatzeko. Bi aukera dituzue:


– 16.00etan Getxoko La Benta tabernan.
– 20.00etan bertso-eskolako egoitzan.


Bihar arte! Iiiieeeeuuup!


Santa Ageda por Albe. Algortako Bertsolari Eskola.


 

Horra zu. Hona gu. Sarea testigu.

Bertso eskola bat zer den, ez dizugu argituko
(hori teoriazaleek egin behar lukete, guk uste). Algortako Bertsolari Eskola
zelakoa den, bai ostera. Bertsolaria dugu oinarri eta helburu. Historia
apur bat badugu atzean. Orainean, egia esan, ez gabiltza txarto. Benetako
altxorra, baina, etorkizunean kokatzen gabiltza. Asmatuko ahal dugu!

Webgune honetan zer dagoen, hasierako izenburuek esango dizute. Zer ez dagoen,
berriz, zuk zeuk sumatuko duzu aztertu ondoren eta, guk ere jakin dezagun,
gurekin kontaktuan jartzeko bidea ere eskaintzen dizugu. Erabili harremanbide
hori arrenkura barik!

Bertsozalea bazara, behin baino gehiagotan egingo diguzu bisita. Horretan
seguru gaude. Baina gu bezalako bertsomanoa bazara (terminoa ez da peioratiboa;
guk behintzat harrotasunez darabilgu), gaur bai eta bihar ere bai ibiliko
zara gure webgune neurtu asmoko, errimatu gurako eta musikatu beharreko
honetan zehar.

Izan ere, ohiko atal egonkorrez gain, gure inguruko azkeneko berri jakingarriak
gertatu ahala eskegiko baititugu beti eguteran egon nahi lukeen eskegitoki
informatiko honetan.

Baina ez lotu atartean, sartu barrura beldur barik!