Hileko artxiboak: uztaila 2012

Uztailaren 22an bertso-saioa Berangon

Hitzordu barria dekogu bertsozaleok domeka hontarako! Berangoko Santa Auzoko jaien ospakizunen baitan bertso-saioa antolatu dogu, 20:00ean hasiko da Santa Ana auzoan bertan.

Julio Soto, Itxaso Paia, Etxahun Lekue eta Gorka Ostolaza “Potxis
ixengo doguz bertsotan eta Nahikari Ayo gai-jartzaile lanetan.

Santa Anako plazan alkartuko gara, beraz! Domekara arte!

BERTSO SAIO MUNDIALA

Badatorrela!!!


Aste honetan beste klasiko baten txanda izango da, Bertso Saio Mundiala. Dakizuen bezala, urtero sorpresaz beteta izaten da eta esperimentatzeko aukera izango dugu. Aurtengo protagonistak, hurrengoak:


Amets Arzallus
Xabi Paya
Unai Iturriaga
Andoni EgaƱa
Jon Maia
Fredi Paia


Eta bertsolari talde potente hau gidatzen, Aitzol de Kastro izango dugu.


Beraz, uztailak 11, eguaztena, 21.00etan, Bihotz Alai plazan alkartuko gara!