Hileko artxiboak: otsaila 2011

ABRA SARIA 2011

Abra Sariaren X. edizioa jokatuko da datorren ostiralean. Ibilbide oparoa du ALBEk antolatutako bertsolari gazteen sariketa honek.


Bertatik hainbat bertsolari igaro dira, gero izen handia lortu dutenak eta gaur egun plazaz plaza dabiltzanak: Xabi Payá, Jone Uria, Jon Martin, Nerea Elustondo, Aitzol Barandiaran,…


Aurtengo sariketak berrikuntza bat izango du: bertso afari formatoa hartuko du. Algortako Ugartena jatetxean izango da. Beraz, txartelak lortzeko bi era izango dituzue:


– email bat bidalita albegetxo@gmail.com helbidera edo
605704385 zenbakira deituta.


Bertsotan ibiliko diren bertsolari gazteak, honakoak izango dira:


Eneko Arrate (Bizkaia)
Asier Azpiroz (Gipuzkoa)
Iñaki Aleman (Nafarroa)
Ainhoa Comas (Araba)
Ainhoa Mujika (Gipuzkoa)
Imanol Uria (Bizkaia)


Gai emailea, Beñat Vidal izango da.


Epaile lanetan, berriz, honakoek jardungo dute: Asier Ibaibarriaga, Martin Aramendi, Iñaki Aurrekoetxea eta Patxi Larretxea.


Beraz, gogoratu:


Non: Algortako Ugartena jatetxean (Karitatea 2)
Noiz: Otsailak 25
Ordua: 21.00
Sarrerak: albegetxo@gmail.com -en edo 605704385era deituta.


Ostiralerarte!