Etiketaren artxiboa: kasinoa

“BERTSOLARI” FILMA ALGORTAN

Irailean Bertsolari filma estreinatu zen Donostiako Zinemaldian. Arrakasta izan du Euskal Herriko zine aretoetan eta bihar Algortako Kasinoan izango dugu Getxoko Euskal Kulturaren Jardunaldien barruan.


Filma emateaz gain, mahai ingurua izango da Maialen Lujanbio bertsolariarekin eta Gaizka Bourgeaud argazki zuzendariarekin.


Beraz, gogoratu:


Noiz: Azaroak 29.
Non: Algortako Kasinoan.
Ordua: 20:00etan.


Trailerra ikusteko, bertan klikatu


              


 

KASINOA FAR WEST BIHURTU ZEN GAU BATEZ

Lokartu Jat Hanka indio-txamak gidatuta, Long John eta Little Ortz euskal bakeroen abenturak entzun genituen barikuan. Amak oparitutako musika kutxa, urrearen sukarra, emakume eta tragoak saloon zaharrean… eta, nola ez, azken dueloa! Amaierako duelo horretan entzun ziren agian gaueko bertsorik onenak, 2 duelistak, bata besteari bizkarra emonda, lehen tiroaren zain…



 
Giroak ere asko lagundu zuen gaua berotzen: 60 lagun baino gehiago batu ginen Algortako Kasinoan eta jendearen jarrera itzela izan zen. Mozorroak, zein baino zein dotoreago, eta denak “paperean” sartuta: tiroak airera, bakero eta indio oihuak… Eta pianoaren musika!!!



Adi egon zaitezte! Datorren igandean, ekainak 5, Hitzetik Hortzeran afariaren laburpena emango dute.