Etiketaren artxiboa: jonmaia

BERTSO SAIO MUNDIALA

Badatorrela!!!


Aste honetan beste klasiko baten txanda izango da, Bertso Saio Mundiala. Dakizuen bezala, urtero sorpresaz beteta izaten da eta esperimentatzeko aukera izango dugu. Aurtengo protagonistak, hurrengoak:


Amets Arzallus
Xabi Paya
Unai Iturriaga
Andoni Egaña
Jon Maia
Fredi Paia


Eta bertsolari talde potente hau gidatzen, Aitzol de Kastro izango dugu.


Beraz, uztailak 11, eguaztena, 21.00etan, Bihotz Alai plazan alkartuko gara!


ERANDIOKO SAN AGUSTINAK

Portu Zaharreko jaiak bukatuta, hurrengo zita Erandion izaten dugu, San Agustinetan. Berbotseko lagunekin batera, urtero antolatzen dugu bertso saioa.


Kantuan, honako bertsolari hauek izango ditugu:


Onintza Enbeita
Andoni Egaña
Jon Maia
Iratxe Ibarra


Gai jartzaile lanetan, Unai Elizasu.


Noiz: abuztuaren 27an, larunbata.
Non: Erandioko irailaren 23a plaza.
Ordua: 20.00tan.


Gora San Agustinak! Zapaturarte!


BERTSO JAIALDI MUNDIALA

Gastronomia, bidaiak, historia, zinema, maitasuna,… gai ugari jorratu ditu azken urteetan Bertso Jaialdi Mundialak. Aurten? Nork jakin…


Goi mailako bertsolariak izango dira Peio Unzurrunzaga gai jartzailearen aginduetara:


Maialen Lujanbio
Andoni Egaña
Unai Iturriaga
Sustrai Colina
Fredi Paia
Jon Maia


Beraz, gogoratu:


Noiz: asteazkenean, uztailak 13.
Non: Algortako Biotz Alai plazan.
Ordua: 21.00


Eguaztenerarte!



KASINOA FAR WEST BIHURTU ZEN GAU BATEZ

Lokartu Jat Hanka indio-txamak gidatuta, Long John eta Little Ortz euskal bakeroen abenturak entzun genituen barikuan. Amak oparitutako musika kutxa, urrearen sukarra, emakume eta tragoak saloon zaharrean… eta, nola ez, azken dueloa! Amaierako duelo horretan entzun ziren agian gaueko bertsorik onenak, 2 duelistak, bata besteari bizkarra emonda, lehen tiroaren zain…



 
Giroak ere asko lagundu zuen gaua berotzen: 60 lagun baino gehiago batu ginen Algortako Kasinoan eta jendearen jarrera itzela izan zen. Mozorroak, zein baino zein dotoreago, eta denak “paperean” sartuta: tiroak airera, bakero eta indio oihuak… Eta pianoaren musika!!!



Adi egon zaitezte! Datorren igandean, ekainak 5, Hitzetik Hortzeran afariaren laburpena emango dute.

WESTERN AFARIA

Cowboy txapela prest? Pistola duelu baterako prest?


Jon Maia eta Igor Elortza prest daude Algortako Kasinoko western-ean onena emateko. Nor irtengo ote da bizirik? Jakin nahi izanez gero, maiatzaren 27ko gaba zure agendan gorde ezazu. Zer egin behar duzun?


– 605704385 telefonora deitu edo
albegetxo@gmail.com helbidera mezua bidali


Afariaren prezioa 25 €-koa izango da. Beraz, gogoratu:


Noiz: maiatzaren 27an.
Non: Algortako Kasinoan.
Ordua: 22.00
Prezioa: 25 €
Protagonistak: Jon Maia eta Igor Elortza
Oharra: Animatu zaitez eta western erara jantzita etorri!



Azkar ibili!

ERANDIOKO SAN AGUSTINAK

Portu Zaharreko jaiak eta gero, atsedenaldi txikitxu bat izan dugu, baina garai honetan beti izaten dugu zita Erandion. Urtero bezala, San Agustinetan,  Berbots-eko lagunekin batera, bertso-saioa izango da. Miren Loizaga gai jartzailearen esanetara bertsolari hauek jardungo dute:


Uxue Alberdi
Onintza Enbeita
Jon Maia
Igor Elortza


Zita, Irailaren 23ko plazan, larunbatean, hilak 28, 20.00etan.


Bertan elkar ikusiko dugulakoan, zapaturarte!

BERTSO JAIALDI MUNDIALA 2010

ALBEk zita bereziak izaten ditu udan zehar. Jaietako saioekin eta Balkoitik balkoirako ikuskizunaren ondoren, Bertso Jaialdi Mundiala izaten da beste bat.

Saio esperimentala, desberdina eta sorpresaz betea. ALBEko gai-jartzaile taldeak mimoz prestatzen ditu gaiak eta saioan zehar egoten diren une bereziak.

Gogo itzela duzula saioa ikusteko? Ez dakizula nortzuk diren protagonistak? Honako bertsolari hauek izango dira kantuan:

Maialen Lujanbio
Aitor Mendiluze
Xabi Paya
Andoni Egaña
Amets Arzallus
Jon Maia

Gaiak jartzen, Aitzol de Kastro.

Zita: Uztailaren 14an, Algortako Bihotz Alai plazan, 21.00etan.

BADITUGU FINALISTAK!

Baditugu finalistak! Donostiako Belodromoan izan da azken finalaurrekoa eta bertan Maialen Lujanbio izan da puntu gehien batu dituena. Beraz, hauek izango dira BECeko final handian lehiatuko direnak:


Andoni Egaña
Maialen Lujanbio
Amets Arzallus

Aitor Mendiluze
Jon Maia
Unai Iturriaga
Aitor Sarriegi
Sustrai Colina


BECen elkar ikusiko dugu!