Hileko artxiboak: iraila 2010

ALBEren OHARRA GABI BASAÑEZ GURE KIDEAREN ATXILOKETA DELA ETA

ALBE-k (Algortako Bertsolari Eskolak) prentsa ohar honen bidez bere kezka eta egonezina adierazi gura du Gabi Basañez bertsolari, musikari eta bertso eskolako kidearen atxiloketaren aurrean. Izan ere, atxilotuta dagoen bitartean jaso lezakeen tratuak izugarri arduratzen gaitu.


 


Azpimarratu gura genuke Gabik bertsolari eskolan zein euskalgintzako elkarte ugaritan bertsolaritzaren eta euskararen alde egindako lan nekaezina. Bere arma bakarrak pazientzia, irribarrea, lan konstantea, konpromisoa, bertsoak eta musika tresnak izan dira urte hauetan guztietan.


 


Eraginkortasunik eduki lezaketen norbanako zein erakunde guztiei dei egiten diegu atxilotuen eskubideak errespetatuak izan daitezen euren esku dagoen guztia egin dezaten. Besarkadarik beroena eta elkartasun osoa helarazi nahi diegu senitartekoei.


 


Hasiera iluna izan duen bertso honek azken puntu zoriontsua izan dezan espero dugu.


 


Mosu bet, Gabi!


 


ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLAKO ZUZENDARITZA BATZORDEA

TTAKUN, TTAKUN!!!

Larunbat honetan, hilak 25, Algortan aukera izango dugu bertsoak entzuteko. UKTEST taldeak Txalaparta jaia antolatu du eta Txotx-a irekiko dute gure eskolako bi bertsolarik: Arrate Illaro eta Itxaso Paia.


Sagardoaren laguntzaz bertsoekin gozatu nahi duzula? Hementxe zita:


Larunbatean, hilak 25, Algortako Zabala Eskoletan, 14.00etan!


                          Txalaparta Jaia 2010

BIZKAIKO TXAPELKETA BADATORRELA!!!

Uda igaro ondoren, bertso gosez zaudela??? Ez zaitez kezkatu! Udagoienerako prestatu zaitezte! Bizkaiko Txapelketa ate joka daukagu, urriaren 10ean Mungian hasiko da. Gure eskolatik zazpi bertsolarik lortu dute txapelketarako txartela:


                           Beñat Vidal


                                     BEÑAT VIDAL


 


                             Joanes Igeregi


                                   JOANES IGEREGI


                           Itxaso Paia


                                     ITXASO PAIA


                           Jone Uria


                                       JONE URIA


                             Peru Vidal


                                        PERU VIDAL


                               Arrate Illaro


                                      ARRATE ILLARO


                                  Fredi Paia - Txapelketa Nagusia 09


                                         FREDI PAIA


Guztiek abestuko dute azken laurdetenetan, Fredi izan ezik, azken txapelketan finalista izan zenez, finaulaurrekoetarako txartela dauka. Eta hauxe duzue egutegia datak gorde ditzazuen:


Urriak 10, Mungia:


Oihana Bartra, Xabi Enbeita, Iker Belaustegi, Itxaso Paia, Ander Elortegi eta Julen Sololuze.


Urriak 17, Balmaseda:


Joseba Artza, Jone Uria, Asier Legarreta, Julen Erezuma, Iñaki Iturrioz eta Lander Ibarluzea.


Urriak 24, Aulesti:


Mikel Goiriena, Ibon Ajuria, Gorka Ostolaza, Arrate Illaro, Xabat Galletebeitia eta Peru Vidal.


Urriak 31, Igorre:


Miren Amuriza, Abarkas, Peio Ormazabal, Ortzi Garitano, Joanes Igeregi eta Beñat Vidal.


Abenduak 5, Gernika (azken finalaurrekoa):


Fredi Paia.


Egurra kuadrilla!