Etiketaren artxiboa: leioa

BERTSOLARI GAZTETXOEN EGUNA LEIOAN

Ikasturte amaiera heltzen doan heinean, Bertsolari Gaztetxoen Egunak ugaltzen doaz.


Bihar, Leioako txanda izango da. Leioan hezkuntza arautuaren barruan bertsolaritza ikasten duten gaztetxoen abesteko aukera izango dute.


Aurkezle lanetan, Beñat eta Peru Vidal arituko dira. Egun honetarako hiru gonbidatu berezi izango ditugu: Iratxe Ibarra, Ibon Ajuria eta Iñaki Viñaspre bertsolariak.


Noiz? Bihar, Kultur Leioa aretoan, goizeko 10etatik aurrera.


Bidez batez, gaur azken eguna da Western bertso afarian izena emateko. Azkar ibili!

SAIOA LEIOAN

Urtero bezala, aurten ere bertso-saioa izango da Leioa. Lau bertsolari ibiliko dira kantuan Nahikari Ayoren gidaritzapean:


                                   Aitor Mendiluze
                                   Unai Iturriaga
                                   Amets Arzallus
                                   Xabi Paya


Saioa bihar izango da, apirilak 23, 20.00etan hasiko da Kultur Leioako Aretoan. Sarrera 5 €-tan salgai.