Hileko artxiboak: urtarrila 2011

ALBE IRRATIAren atal honetan eskolaren inguruko erreportaiak aurkituko dituzue. Historia, klaseak, txapelketak, jaiak… garaiaren araberako kontakizunak.


Abenduaren 13an Ahobien Gala ospatu genuen, eta bertan gure esker ona adierazi genien Trino Azkoitia eta Joseba Santxori eskolaren sorkuntzan eta ibilbidean egindako lanagatik. Aukera polita, beraz, lehen erreportaia hau Joseba eta Trinori buruz egiteko: eurei buruzko deskribapenak, eskolako kideek eurekin bizitako une aipagarriak… Gustatuko zaizuelakoan…

JONE URIARI ELKARRIZKETA

Zein sentsazio geratu zaizkio Jone Uriari Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean lehen aldiz kantatu eta gero? Nola aldatu da bere bizitza? Bertsolaritzaz gain, zerk betetzen du Joneren egunerokoa? Zer da esnatzean egiten duen lehen gauza? Galdera hauen erantzuna jakin nahi baduzue, ALBE IRRATIAN Joneri urtarrilean egindako elkarrizketa aurkituko duzue!

Gure “Estekak” atalean ALBE IRRATIA-ri eman eta podcast-a aurkituko duzue!