7. irteera: Kataide poligonorantz!

Urteberriko lehen irteeran, gure herriko altxorrak ezagutzera abiatu gara. Musakolako Sta Teresa parrokian Juan de Ávalos eskulturgile ezagunaren taila, Cristo Salvador, bost metroko egurrezko irudi ikusgarria.  Auzokideen erabilerarako s. Isidro txikiegia zen, eta auzo berria osatzeko, Espinok eliza ere eraiki zuen.  Eta,  bere lagunari,  Ávalosi,  parrokia berrirako eskultura nagusia eskatu.

Ibilbidearen bukaera aldera,  San Isidro eliza ikustera. Erromaniko itxura izan arren,  XX. mendekoa da. 1945ean, maiatzaren 15ean inauguratua. Bertan, san Isidroren taila, laia eskuetan duela, aintzinako euskal nekazari  gisa. Izurietako Andra Mariaren taila ederra,  XIVn mendekoa, urtetan, elizan egon omen da.

Zergatik san Isidro? Musakola nekazal auzoa izan da, eta bertako baserritarrek, aintzina-aintzinatik debozio handia izan omen diote santuari. 1901ean, Villafranca kondeak Ziarrola Azpikua baserria eta errota zegoen lurraldeetan, Cerrajera Guipuzcoana lantegia eraiki zuen. 1906an, Vergarajauregui, Resusta y Cia-rekin elkartu eta, Unión Cerrajera sortu zuten. 1943an, fabrikako langileei eman zizkieten lehen etxeak eta, lantegiko ikatz biltegian, baseliza eraikitzen hasi ziren. Luis Astiazaran arkitektoaren proiektua izan zen, eta biltegia kapera neoerromaniko bihurtu zuen.

Oraingoan ere, zenbat kontu ezezagun bezain interesgarri…

Sasoibide taldea osatzen dugun guztion aldetik, eskerrik beroenak elizak zabaldu dizkiguten bi sakristauei eta, azalpen argi bezain interesgarriak eman dizkigun Eukene Mondragoni.

Informazio gehiago honako artikuluan: «Arrasate conserva parte del legado del consagrado escultor Juan de Ávalos» (Diario Vasco, 2006/07/16)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *