Aretxabaletako udaletxe aurrean, Aitor Antxiak ongi etorria egin digu. 1986tik, Arratabe jauregia (XVIII) Herriko Etxea da. Eraikin horren fatxadan elementu ikusgarria dago, lau zatitan banatuta dagoen armarria, Arratabe, Otalora, Galartza eta Araoz-Lazarraga familien heraldikaz osatuta. Barrura sartu eta, jauregiko gelak…
Galerías
San Balerio baseliza da gure jomuga. Meatzerreka auzoan, benakeroen (meatokietako langileak) kofradiaren batzartokia joan ginen. Baselizaren lehen aipamen dokumentatua 1434koa da. Jakina da, antzinan Udalaitzen, burdin meatzeak zeudela, beraz interesgarriak izan ziren mendiaren sorrera eta ezaugarriei buruz Edurne Monjek emandako…
Garbigunerako irteera honetara, Biteriko elkargunera, Gaizka Maiztegi eta Jesus Mendizabal batu zaizkigu, Arizmendi Ikastolako Tafydeko ikasleak. Hasteko, nola egin behar diren beroketa ariketak ibiltzera joan aurretik azaldu digute, eta bukaeran ere ariketak egin ditugu beraiekin . Jose Ramon Bardeci erizaina ere…
Biteriko elkargunera bi gazte etorri zaizkigu, Jokin Isasisasmendi eta Kimetz Zabala, Arizmendi Ikastolan Tafydeko ikasleak. Aurrerantzean, gure ibilbidean jarraibide interesgarriak emateko, astero, bere ikaskideak ere etorriko zaizkigu. Hasteko, Paseoaren Dekalogoa eskaini digute. Aretxabaletako bidean, San Josepeko alberga ikusi dugu. Arrasaten…
Urteberriko lehen irteeran, gure herriko altxorrak ezagutzera abiatu gara. Musakolako Sta Teresa parrokian Juan de Ávalos eskulturgile ezagunaren taila, Cristo Salvador, bost metroko egurrezko irudi ikusgarria. Auzokideen erabilerarako s. Isidro txikiegia zen, eta auzo berria osatzeko, Espinok eliza ere eraiki…
Olandixo, naturak eta teknologiak bat egiten duten berdegune handia da. Jose Mª Arizmendiarrieta pasealekuan gora abiatu, Muru, Anboto eta Udalaitzen bista ederraz disfrutatuz gain, bertako eraikinak identifikatu ditugu: Lagun Aro, Ikerlan, MCC… Laboral Kutxan sartu eta, adeitsuki hartu gaituzte Maria…
Santa Luzia, eguna motza eta gaua luzia Aprobetxa dezagun ba eguna. Oinez abiatu ahala, galderak sortu dira: nola esan behar da, Zigarrola edo Musakola? Mojategi izena, nondik dator? Zer ziren ba karobiak? Zergatik desagertu dira Altzibar inguruko mizpira arbolak? Itaun…
Oraingoan ere, eguraldia lagun, Garagartzarantz abiatu gara. Alecopetik aurrera, erreka ondotik, udazken koloreak inguruan, garbigunera heldu eta, Ibarretako gurutzeei erreparatu diegu. Bi gurutze eta plaka baten idatzia, gure herriko historiaren lekuko (1). Sancha Ochoa de Ozaeta alargunaren mina adierazten duen eresia irakurri…
Eguraldi bikainaz, taldean lagun berriekin batera, abiatu gara Garaiaruntz. Gernika Ibilbidera igogailuz, Gomestio ingurutik Anboto eta Udalaitz bistan… panorama ezaguna izan arren, ikusgarria. Garaian, Myriamek goxo-goxo hartu gaitu eta, parke teknologikoaz hainbat datu eman ondoren, eraikinaren espazioak erakutsi dizkigu. Bertan…
Gaurkoan Aretxabaletako bidean, San Josepeko albergan (labaderuen) geldialditxoa egin eta kontu kontari egon gara: Arrasaten zeuden albergetatik txikiena besterik ez dagoela zutik; emakumeentzat bereziki, zein bizi modu gogorra zen garai hartakoa, garbiketa lanak egitera bertara, ur hotzaz… a zer meritua…