Gaurko giroa ere, paregabea paseoan ibiltzeko. Zapatila eta makila. Aupa zuek !!
Etiqueta: Auzoa
Bihar eguen zuri, haratusteetako hasera, eta jada sumatzen da mozorro giroa, broma gogoa… Bedoñara, mendiko bidetik abiatu gara, Etxaburu baserrian gora. Aldapan, jendea eraldatzen hasi da; bat-batean pertsonai bereziak agertzen zaizkigu: sorginak, punkiak, ekialdeko printzea, saltimbankia, lekaimea, sendagilea, pinguinoa… Hango…
Erguineko Elizalde kaletik paseoan, kamelia arbolak loratzen, aurki lorez bete-beteak egongo dira. Ikusgarriak! Merezi du bai hemendik pasatzea. Garagartza sarreran, errekara begira, ezustekoa; amuarraina presan gatibu, ezin uretara joan. Errukitzeko egoera, baina guk ezin ezer egin. Ingurura begiratu, baina ez…
Gaur Santa Teresa elizara abiatu gara, aurrez gure lagun Angelines, Feli eta Eukenerekin adostu dugu bisita. Zergatik hirurekin? Aurreko biak, aspalditik bertako arduradunak direlako, eta hirugarrenak zenbait azalpen emango dizkigulako. Eliza zabala da, handia, eta beirateetatik (vidriera) argitasun berezia sartzen…
Gertu daukagu Elorregi, San Prudentzio, eta sarritan joaten gara bertara; askotan, gure helmuga izaten da, errotondaraino heltzea. Heldu eta buelta, Arrasaterantz. Baina gaurkoan auzora hurbiltzea da gure helburua. Bertaratzea. Eta horretarako, Marije izango da gure gidaria Elorregidomiñena etxea. Laukizuzen erako…
Portaloian pertsonai berria bankuan… eta gu paseatzera, Garagartzarantz! Eguraldiaren aldarte ilunari iskin egin, eta bidean aurrera, bizi-bizi. Eliz atarian aterpe hartu eta ornamentazioari erreparatu diogu, erdi ezkutuan dagoen habi txikiari ere bai. Zaparradak etenik ez, euri zein elur bustia… malutak…
Udazken goxoa, hego haizea, lagunarte alaia… Garagartzara abiatu gara, Arrasateko auzo txiki eta polit horretara. Giro goxo hori aproposa da gure lagunaren urtebetetzea ospatzeko, hango zorion kantuak, dantza, barre… Urteak bete eta ospatu! Ibilaldi atsegina egin eta etxe aldera.
Salturrira abiatu aurretik, beroketa ariketei ekin diegu. Monterronen aurrera, pasealekuan, bidezidorretik San Baleriorantz eta jarraian Mietzerrekaraino. Bide markak jarraituta, Salturri baserriraino heldu gara. Paisai ikusgarria, etxea ere ederra eta gordetzen duen historia, luzea. Denon artean gogoratu ditugu zenbait datu: Arrasateko…