2026, URTE BERRI ON!

URTARRILA, ILBELTZA sasoibide+: ANDRA MARI (ARAMAIO), 2026-01-07 Urte Berria elkarrekin ospatzeko asmotan, Aramaiora hurbildu gara. Gaur, neguaren hozkada nabaria da: elurra mendietan eta teilatuetan, beraz, giro hotza eta gainetik, euria! Euritan gogoz. Hala ere, aterkia zabalik, abiatu gara, pausu bizi-biziaz.…

ABENDUA, 2025

sasoibide+: PORTASOL – URKULU – ARETXABALETA (2025-12-3) Hodeien mehatxuei iskin egin, eta abiatu gara; arratsalde atsegina gaurkoa ere. Urkuluren ur maila gora, nabarmen! Inguruko mendien presentzia dotorea, gozagarri. Arnas sendoa hartu eta, indarberrituta norberaren txokora. SANTAMAS KROSA badator, eta gu…

AZAROA

sasoibide+: Aramaio – Andra Mari (2025-11-5) Egun haizetsua gaurkoa, zuhaitzak eta bazterrak biziki astindu ditu. Berriz ere izango da, orbela txoko guztietan. Goizeko laino gorriek iragarri moduan, ilundu aurretik, arratsaldean, euritan. Eta, abesti ezagunak dioenaren antzera, geu ere, euritan dantzan!…

URRIA, 2025

Argazkiak: I.U., sasoibide sasoibie+: IKURRIÑATIK, IKURRIÑARA (2025-10-15) Ikasturte berria, eta talde gidaria ere, berria. Sasoibideko lagunak, oraingoan ere, prest aurrera egiteko, lagunarte atseginean. Asteroko irteerei ekingo diogu, asteazken eta ostegunetako pasierak; Bixi Bizi tailerrak aldiz, asteazken goizean izango dira, hilean…