Santa Ageda eguna aitzakiatzat, Santagedatxera hurbildu gara, Gesalibarreraino autobusez. Giro argia eta goxoa lagun, aise igo ditugu aldapatxoak. Mariren ispilua deritzonera igo eta ikusmiraz gozatu. Beherakoan, Baztergainazpiko baserriko bidea hartu, eta bertara heltzean nagusiarekin hitz egiteko aukera aprobetxatu dugu. Antzineko…
Categoría: 2023 / 2024
Gustura gaurko saioan, bereziki zunba egiterakoan. Ikusi besterik ez dago, ariketa fisikoa musikaz lagunduta, guztion atsegina! Bixi-bizi tailerra bukatu, eta paseoan irten dugu, Erguinerantz. Auzoan, oinezkoentzat soilik den Elizalde kalean, kamelia zuhaitzak daude, eta Fabianek jada loratzen hasi direla esan…
Murumendiko bide zaharretik abiatu gara arratsalde goxo honetan. Haserako aldapak gure ahaleginak eskatzen ditu, baina gero leunduz doa, arnasa berreskuratu eta paisaiaz disfrutatu. Izurietara heltzean, mimosa ederrak, loratuta jada, egin digute ongi etorria; begien eta usaimenaren gozamenerako.
Bizkaira gaurkoan, hego haize zakarra egon arren, Apatamonasterion autobusa utzi eta animo biziaz Arrazolako bide berdetik abiatu gara. 2021ean ere hemen izan ginen, orduan Angelines eta Edurnek gidatuta, orain, errepikatzera, merezi du eta. Hodeiak abiaduraz pasatzen, haize zakarraren agindura, baina…
Erguineko Elizalde kaletik paseoan, kamelia arbolak loratzen, aurki lorez bete-beteak egongo dira. Ikusgarriak! Merezi du bai hemendik pasatzea. Garagartza sarreran, errekara begira, ezustekoa; amuarraina presan gatibu, ezin uretara joan. Errukitzeko egoera, baina guk ezin ezer egin. Ingurura begiratu, baina ez…
Gaurkoan, paseoa laburragoa Garagunera bisitan joan behar dugulako. Zer da ba Garagune eta non dago? Arrasaten? Bai, Bidekurtzeta kalean, Gureak tailerraren ondoan. Garagunen, Goyenetxe fundazioa, benetako inklusioa lortzeko eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu. Irabazi-asmorik gabeko erakundea gara, adimen-desgaitasuna…
Olandiotik gora, aldaketa asko sumatzen da, obrak, makinaria… eta Laboral aurrean dagoen Oteizaren eskultura, kaiola baten sartuta. Zergatik ote? Babesteko, tokiz aldatzeko edo… Miraballes baserriaren inguru zaindua, zabala, atsegina… Ardiak bere bildotsekin zelaian lasai… Aldapan behera, pistari jarraika trialsineko eremura…
Urtea ondo hasteko irteera berezia egin dugu, Zigarrolako balkoira. Mahaia dotore jantzi, kopak altxa eta urte osasuntsua opa diogu elkarri. 2024an ibilaldi eleganteak egin ditzagula elkarrekin! Mahai inguruan, gustura gaudenean, gauza politak sortu izan ohi dira; ba gaurkoan, irrintzilari talde…
s Santo Tomas jaia egun bakar batean ospatu ohi da: abenduaren 21ean. Egun horretan, Donostia nekazari-azoka bihurtzen da, eta txistorra izaten da hango protagonista. XIX. mendearen erdialdean, Gipuzkoako baserri gehienetako lurrak maizterrek lantzen zituzten, eta Santo Tomas egunean ordaindu ohi…