Abuztuak 5, Andra Mari Zuri eguna eta Bedoñako baselizara joateko zita egin dugu. Mendiko bidean gora, ospitaletik Asuelara, eta han Txaetako bidean aurrera. Bertara heldu ala, oñatiar, bedoñatar… tarteka ezagun asko, eta kanpaitxoak deitzean, poliki poliki guztiok barrenera.
Apaizak, gaurkoan hiru, bi ezagun, bertakoak, eta hirugarrena Angolakoa. Elizkizuna, pandemiagatik bi urtetan egin ezinik, horregatik ere gaur bertakoentzat egun berezia. Mª Jesus Lezeta ere, denon gogoan izan da .
E.A. E.A.
Elizkizuna bukatzean, bertakoek prestatutako lunch goxoa lagungarri kontu kontari egoteko. Giro atsegina aspaldiko lagunak elkartzeko, Benito eta Zuriñekin egoteko… Mila esker zuen harreragatik.
JI.E.
Guretzat ere berezia izan da, horregatik eta goiza ongi bukatzeko, elkarrekin bazkaltzea erabaki dugu. Gaurkoa, berriz ere errepikatzeko desioa sortu zaigu. Ea ba, 2023an gaurko egunerako hitzordua egina gelditzen da. Beteko ahal da!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://mondraberri.eus/arrasaten-be-andra-mari-zurixaren-eguna-ospatu-da/