sasoibide+: aramaio

Aramaiora etorri gara, Arabako lehen herrira. Gure gidak, bertako alaba, ondo baina hobeto ezagutzen ditu bazter guztiak, eta txokorik txoko eraman gaitu historia eta bitxikeriak kontatuz (Santa Kruz apaizarena…)

Arratsalde pasa atsegina eta alaia gaurkoa, eta eskertzekoa Marijek egindako cicerone lanak. Nola ez ba, Aramaiora berriz ere bueltatzeko gogoz.

Bizente Goikoetxea musikagile bikainari eskainitako monumentuaren aurrean, musika erlijiosoan egindako ekarpena aipagarria dela gogoratu dugu. Aramaioko parrokiako sarreran «sekretuak kontatzeko» aukera bitxia izan dugu, jolasteko aukera polita, alajaina!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.euskadi.eus/web01-a2lurhiz/es/contenidos/termino/_c05266/eu_s_0857/s0857.html

https://eu.wikipedia.org/wiki/Bixente_Goikoetxea_Errasti

https://www.euskonews.eus/zbk/255/bizente-goikoetxea/ar-0255001003C/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *