Goiz hotzaaaaa, alajaina!! Autoak, bankuak, parkea, baratzak, belardiak… den-dena zurituta, antzigarra baztarretan. Goialdean epelago dagoela eta, pausu biziaz Asuelarantz abiatu gara.
Asuelara heltzean, eguzkiaren epeltasuna sumatzen da, paisaia ezaguna izan arren, ikusgarria… Jarrai dezagun balkoirantz!
B.A. B.A.
Ziorlako balkoia 365 metrotara dago, igoera erraz egiten da. Goiza aurrera egin arren, eguzki izpiak iristen ez diren tokietan antzigarra nabarmen. Paisaia… dekoratua dirudi, hain da ederra! Estimatzekoa, ikurriña jarri eta haizeak urratzen duenean ordezkatzeaz arduratzen direnaren lana. Bejondeizuela!
E.A. E.A.
Argazkietarako aukera ona; bakarka, taldeka, guztiok batera…
beteranak ahizpak E.A.
Gustura egon gara baina bagoaz pistatik beherantz. Toki ainubetan, oraindik belarrak, bidea… zuri daude.
Oxinalde baserri ondoko mimosaren lorak bere edertasunean agerian.
Paseo eder hau bukatzeko, salda bero-beroa onena. Goazen ba!
INFORMAZIO OSAGARRIA
* Arrasateko Udal Aurrekontu Parte-hartzailean aurkeztu den proposamenetako bat, Ziorlako Balkoiari buruzkoa da: Ziorlako balkoia egokitu dezatela nahi dugu, jendea bere haur eta umeekin bertara joan dadin. Leku hori egokitzeko zuhaitzak, mahaiak… jar ditzatela nahi dugu. Bertatik Arrasateko herria ikusteko aukera ezin hobea dago, gainera, Kurtzetxiki eta Etxezarreta erdi bidean dago eta biak lotzeko aukera ezin hobea da. Kurtzetxiki bezala inguruko mendien mapa jar daiteke eta baita egurrezko itxitura bat ere.